Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Elementuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
José Javier Martínez Araguzo Donostian jaio zen 1956an. Soldadutza bukatu ondoren Vidrieras Unanue etxearen tailerrean hasi zen lanean. Baleazaleen kalean, Donostian, zegoen tailerra. Garai hartan 12 langile zituen, baina gutxika-gutxika gainbeheran hasi eta 1990an itxi egin zuten. Urte hartan, 2 langile besterik ez zeuden.
VIDRIERAS ARTÍSTICAS MORILLAS 1972an sortu zuen, Donostian, Carmelo Morillas Olasagastik. Artisau gipuzkoarra Caracasen (Venezuela) egon zen bizitzen 50eko hamarkadan, eta bertan zegoela, lan ugari egin zituen eraikin publiko eta elizetan. Orduko lanen artean, Caracaseko katedraleko eta Venezuelako parlamentuko beirateak nabarmentzen dira.
1972an, Espainiara itzuli eta Donostian finkatu zen, bertako semea izaki, eta artisaugintzan jarraitu zuen 1985ra arte. Urte hartan, erretiroa hartu eta José Javier Martínezek ordeztu zuen, Morillasen tailerrean hasi baitzen lanean, Vidrieras Unanue utzi ondoren.
Hasieran, Morillas José Javierrengana joaten zen tarteka, eta elkarlanean arituz, bere teknika eta ezagutzak irakatsi zizkion gure artisauari.
José Javier Martínezen lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren aitorpena lortu zuen, 274/1998 Foru Aginduaren bidez, artisautzat hartu eta Artisautzako Profesionalen Erregistroan (1997ko abenduan sortua) alta eman ziola.
José Javier Mari Carmenekin dago ezkonduta eta bi seme-alaba ditu: Sara (1991an jaioa) eta Raúl (1994).
José Javier Martínez Araguzo Vidrieras Artísticas “Morillas” Jai-Alai bidea, 16 20012 DONOSTIA Tel.: 943.282372 Posta-helbidea: v-morillas@terra.es |
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria