Argazkia
José Javier Martínez Araguzo
Beirateak
2006 / 09-29 / 10-13
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Elementuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Gure artisauak, José Javier Martínez Araguzok, beirate lau beruneztatuak egiten ditu.

José Javierrek burututako lanen artean aipatzekoak dira, besteak beste:

Gaur egun, beirateak zaharberritzen dihardu nagusiki, nola partikularrentzat hala erakunde ofizialentzat. Lanean emandako denboraren % 80a horretarako izaten da.

Gainerako denboran beirateak egiten ditu, batik bat ateetarako, eta leiho, ate gain-leiho, denda, eliza eta bestelakoetarako ere bai.

Orain dela 30/40 bat urte, beira-lanetako gai nagusia heraldika zela adierazi digu. Gaur egun, aldiz, marrazki geometrikoak dira jaun eta jabe.

Gero eta artisau beiragile gutxiago daude, eta gure artisauaren ustez, bi arrazoi ditu horrek: lana urritzen ari delako, eta orain, lehen ez bezala, kristal-dendetan era guztietako kristalak saltzen dituztelako.

Hainbat azokatan parte hartu duen arren, hala nola Tolosa, Ordizia eta Bermeokoetan, horrelakoetara joateari utzi dio jadanik.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen