Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Elementuak | |
Prezioak |
HISTORIA
Madeleine garaiko gizakiek harri-kristalak erabiltzen zituzten apaingarri moduan, eta ziur aski kutun gisa. Gure eskualdean horrelako elementuak aurkitu dituzte, besteak beste Isturitz, Bolinkoba eta Berroberriako aztarnategietan.
Euskal Herrian, beiraren erabilerari lotutako lehen lekukotasunak Atxako aztarnategi erromatarrean azaldu dira, Zadorra ibaiaren ondoan, Gasteizko iparraldean. Luxuzko elementu zakarren hondarrak dira, hau da, anforatxoenak, lepoko-aleenak, edalontzienak, joko-fitxenak... Lehen beira taillatua Iruñeko hiri erromatarrean agertu da, Araban.
Iturissako aztarnategi erromatarrean (Aurizberri) ere beira aurkitu dute erromatarren errausketa-ontzi batzuetan, eta halaber, Santa Elena nekropoli erromatarrean, Irunen. Aipatzekoa da errausketa-ontziak Ko I. eta II. mendeen bitartekoak direla.
Baina beirateez ari garen honetan, ezin dugu aipatu gabe utzi Baionako katedrala, XIII. mendeko eraikina. Iruñeko katedralari ere beirate handiak, Baionakoarenak baino txikiagoak hala ere, ezarri zizkioten XIV. mendean, eta beste horrenbeste egin zuten Gasteizko San Pedro Apostoluaren elizan.
Iraganeko euskal beiragile batzuen izenak ezagunak dira: adibidez, Juan de Vergara, udal horretan jaioa, “pintorea” dela aipatzen da 1542ko testu batean. Eta bere seme Nicolás eta Juanek Toledoko katedraleko beirateak bukatzeko lanak egin zituzten 1585ean. 1585ean Juan de Bregaville eta Pablo de Urrutia “pintoreak” kontratatu zituzten Bergarako Oxirondoko Santa Marina elizako beirateak egiteko.
Denboran aurrera eginez, garai modernoetan, Maumejean Etxea azpimarratu behar dugu. Jules Maumejean delako batek ireki zuen Parisen. 1860an, bere seme Jeanek eta Henrik Madrilen tailer nagusia eta Hendaian, Donostian eta Bartzelonan sukurtsalak ireki zituzten. XIX. mendearen bukaeratik XX.aren erdi aldera arte, gune horietan sortu zituzten Espainiako beirarik garrantzitsuenak, eta ehundaka zaharberritu.
Hamaika beira-lan egin zituzten, besteak beste:
Hala ere, Bartzelonako Balmes kaleko Pérez Samanillo etxeko beirateak eta Astorgako Gotzain Jauregikoak omen dira guztietan onenak.
Gaur egun, lanetako asko Segovian daude ikusgai, Granja de San Idelfonso jauregiko erakusketa iraunkorrean: 9.100 bozeto, 6.288 plaka fotografiko, 26.130 m2 kartel eta 26 beirate.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria