Argazkia
Gabriel Álvarez
Kristalezko Tailak
2004/12/172005/01/05
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

  Artisaua lanean.
Artisaua lanean.
Herreran jaio zen (Sevilla), 1948an. Lau anai-arreba dauzka. Sei urte zeuzkanean, familia guztia Iruna etorri zen bizitzera.

Irungo Viteri eskoletan egin zituen beren lehendabiziko ikasketak, eta hamalau urterekin lanean hasi zen.

José María Aldazen kristala zizelkatzeko tailerrean hasi zen lanean, Iruneko Serapio Múgica kalean, eta lau urte eman zituen bertan, tailerra Emeterio Hoyosen eskuetan gelditu eta Donostiara eraman zuen arte, Amara auzoko Armategien plazara. Bigarren ofizial izan zen Gabriel tailer honetan.

Irundik Donostiara joaten zen egunero lanera, harik eta 1974an Irunen bertan tailer bat zabaldu zuen arte. Hasieran, beirazko tailuez gain beste lan batzuk ere egiten zituen, familia ugaria aurrera ateratzeko, baina azkenean tailuak bakarrik egitea erabaki zuen.

Ezkonduta dago, eta bost seme-alaba ditu.

Besteak beste, Errenteriako Artisautza Azokan hartu du parte (1992 eta 1997 artean), eta Leitzakoan ere bai (Nafarroa).

 Galeria
Bilatu Euskonewsen