Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
BERE PRODUKTUAK
Kopak, edalontzia, pitxerrak, egongela zein sukaldeko ateetarako panelak, ispiluak, eta abar zizelkatzen ditu.
Jatetxeak eta partikularrak ditu bezero. Normalean, opariak egiteko jotzen dute beregana: ezkontzetarako, jaunartzeetako, omenaldietarako, etab.
Kasu bakoitzean, zein egoeratan oparitzekoa den kontuan hartzen du artisauak: kopa handiei kopoi bat zizelkatzen die, jaunartzeen kasuan ostia eta galburu batzuk, ezkontzetarako elkarri lotutako eraztunak, bakoitzaren inizialekin, jatetxearen izena, edota bezeroak eskatzen duena.
Serieko gauza txikiak ere egiten ditu enpresek oparitzeko: hautsontziak, kopak, pitxerrak, etab.
Gipuzkoan oso artisau gutxi gelditzen dira lanbide hau ogibide dutenak, bi besterik ez. Besteak beste, arrazoi hauengatik:
1. Merkatuan askoz ere pieza merkeagoak saltzen dira. Moldeetan eginak izaten dira, eta ez dute eskuz egindakoen kalitaterik, baina jende askok nahikoa du horrelakoekin.
2. Ostalaritzako enpresariak, taberna zein jatetxeetakoak, kokoteraino daude jendeak beren piezak lapurtu eta puskatzearekin, eta, horren aurrean, piezarik merkeenak erabiltzea erabakitzen dute: seriean egindakoak. Kalitatea eta gustu ona bermatzen jarraitzen duten enpresariek bakarrik jarraitzen dute eskuz zizelkatutako piezak ateratzen.
3. Gaur egungo gazteek ez daukate lanbide hauetan aritzeko gogorik, eta, horrela, apurka-apurka desagertzen ari da artisautza hau, behar dena ez baita ordaintzen.