Argazkia
Gabriel Álvarez
Kristalezko Tailak
2004/12/172005/01/05
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


HISTORIA

  Amaitutako lanak.
Amaitutako lanak.
FIOCCOri buruzko fitxan (EUSKONEWS, 267. zenbakia) egin genuen sarrera labur hartan esaten genuen bezala, beira lortzeko elementu beiraztagarriak (silizea edo anhidrido borikoa), urtugarriak (alkaliak edo soda) eta egonkortzaileak (karea) nahastu behar dira. Nahasketa hau oso tenperatura beroetan egin da, egoera likidoan, eta hoztu ahala solidotu egiten da.

Ondoren, beira mota ezberdinen sailkapen bat egin genuen, eta bakoitzak ezaugarri nagusiak ere eman genituen: artisau beira, beira urtua (casting), beira kurbatua (bending), beira apaindua, beira luzatua (stretching), beira flotatua (float), beira elkartua (fusing), beira laberatua (klinforming), beira industriala, beira xaflatua (laminating), beira sokadala, beira soldatua (glass soldering) eta beira jaurtia (pouring).

Kopak.  
Kopak.
Horrez gain, beirak historian zehar izan duen bilakaera ere aztertu genuen FIOCCOri buruzko fitxa hartan, egiptoarren garaietatik gaur arte. Beraz, interesik baldin baduzue, fitxa horretan aurkituko duzue informazioa.

Edonola ere, ezer aipatzekotan, Irango sasanida tradizioa azpimarratu beharko genuke. Hauen teknika landua Ekialde Hurbileko artisau musulmanek erabiliko zuten gero, VIII-XIV mendeetan, landare zein abereen irudiak zeramatzaten altuerliebeko ontziak egiteko, eta tailatutako beira gardenak ere bai.

XVIII eta XIX. mendeetan ”txinatar erako kristalak” zituen jendeak gustukoen, bai beren kolore aberatsengatik, bai beren esmalte eta tailuengatik.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen