Argazkia
Gabriel Álvarez
Kristalezko Tailak
2004/12/172005/01/05
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

Artisaua lanean.  
Artisaua lanean.
Normalean Bohemiako kristala edo “tentsionatua” delakoa erabiltzen du, baina edozein kristal mota lantzeko gai da.

Piezarik onenak Bohemia kristalez egindakoak dira, baina kontu handiz ibili behar izaten da, oso erraz puskatzen direlako.

Kristal “tentsionatuz” egindakoen kalitatea ez da hain ona, baina askoz ere merkeagoak izaten dira, eta hobeto jasaten dituzte kolpeak.

Bohemiako kristala, hausten denean, puska handietan apurtzen da; tentsionatua, berriz, zati txikietan.

Pauso hauek ematen ditu gure artisauak:

1. Baldosinín erabiliz orea prestatu, eta marrazki bat egiten du kristalean, zizelkatzeko orduan orientatu ahal izateko. Horrek asko errazten du lana, eta eredu gisa balio du serieak egiteko orduan, pieza guztiak berdinak egitearren.

Batzuetan bezeroa bera izaten da zizelkatu beharreko marrazkia eramaten diona.

Kontuan izan behar da koparen beste aurpegia zizelkatzen dela, eta, beraz, beste aldeko marrazkia dela ikusten dena. Horregatik, ezin da marrazkia koparen barruan itsatsi, paperak berak zer egiten ari den ikustea eragotziko liokeelako. Horretarako, Baldosinín erabiltzen du, edota errotuladore bat.

2. Zizelkatzeko tornua prestatzen du, harria ondo zentratuz. Harri edo disko hau carborundum edo korindoiekoa izaten da, landu beharreko kristalaren gogortasunaren arabera, edo egin beharreko marrazkiaren arabera.

Artisaua piezarekin.
Artisaua piezarekin.

3. Motor elektriko bati esker birak ematen dituen harriarekin, pieza zizelkatzeari ekiten dio. Piezak bustita egon behar du beti, beroaren ondorioz puskatu ez dadin; horretarako, ur zorrotada txiki bat botatzen zaio goialdetik.

Batzuetan, eskuz ere egin behar izaten da zizelkatze lana, beran elektrikoaren laguntzarekin. Harria iristen ez den lekuetan zizelkatzeko erabiltzen da.

4. Pieza beste harri batekin leuntzen da, kortxo aglomeratu batekin. Eta sumendien hauts bat botatzen dio piezari, leuntzeko. Lehen Kanariar Uharteetatik ekartzen zuten; orain, berriz, Italiatik. Zuria izaten da, eta uraren eta beroarekin marroi iluna bihurtzen da. Horrekin ateratzen zaio distira piezari.

Merkatuan badira barruan produktu hau daramaten harri berezi batzuk, baina oso garestiak izaten dira.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen