Argazkia
Kiara
Vidrio fusing
2006 / 11-24 / 12-08
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Idei bat oinarritzat hartuz, zirriborro bat egiten da, eta ondoren, beirak lanerako ematen dituen aukeren arabera gauzatuko da. Beiraren moldakortasunak, argitasunak eta efektu optikoek, edo manipulatzeko modu anitzek, beira lanerako euskarri erakargarri bihurtzen dute. Teknika hori aplikatzea merezi du, sormena eta irudimena sustatzeko.

Fusing-a

Orokorrean honako fabrikazio-prozesu hau jarraitzen dute:

1.- Paperean marrazten dute egingo duten pieza, gehienetan beraiek sorturikoa, edo bezeroak eskaturikoa.

2.- Behin marraztu ostean, papera ebaki egiten dute marrazkiaren, koloreen edo osatzen duten zatien arabera.

3.- Eredua beira gainean jarri, eta diamante-puntadun hortzak eta aliketak erabiltzen dira beira ebakitzeko.

Beira Bartzelonan erosi ohi dute, orokorrean, metro karratuko eta 3 milimetroko xaflak. Gainera, kolore eta tonu-gama anitza aukeratzen dute.

4.- Piezak ebaki ostean, muntaia-aurreko urratsa dator. Horretarako, urarekin hozturiko esmeril elektriko bat erabiliz, pieza bakoitzaren ertzak leuntzen dira.

5.- Beira labean sartzen da urtzea lortzeko, hau da, tenperatura beiraren urtze-puntura heldu arte igotzeko. Horrela, beira barruan elementuak sartuz, sandwichak lortu ditzakete; hainbat forma eta bolumen eman diezaiokete; eta koloreekin ere jokatu dezakete.

Prozedura hori ez da batere erraza, eta ezinbestekoa da lanerako erabilitako materialak oso ondo ezagutzea. Izan ere, beira bateraezina da beste material batzuekin; barne-egitura bera duten haiekin baino ezin daiteke bateratu.

Labeak elektrikoak dira, pirometrodunak. Horietan 790 eta 835°C-rainoko tenperaturak lortu daitezke.

Labearen tamainaren araberakoak izango dira piezak. Barrutik 1,5 x 0,6 m ditu gure artisauen labeak.

6.- Hoztu arte itxaron eta labetik ateratzen da beira (ez da inoiz labea ireki behar 70°C-tik beherako barne-tenperatura izan arte, bestela, jasaten duen tenperatura-aldaketa zakarraren ondorioz, apurtzeko arriskua baitago).

Termo-deformazioa, edo beira labekatua

Pieza batzuk nahita deformatzen dira. Horretarako, pieza azpian zeramika bloke bat jartzen da, eta beira biguntzean oinarri duen piezaren forma hartzen du.

Batzuetan prestaturiko zeramikazko piezak erosten dituzte gure artisauek, eta beste batzuetan beraiek fabrikatzen dituzte.

Beirazko oinarri baten gainean kolorezko hainbat pieza itsatsiz egiten dira beste pieza batzuk. Era horretan lortzen dira, esate baterako, argazkientzako eta ispiluentzako markoak, etab.

Sopletea

Butano-sopleteak ematen duen beroa erabiliz, eskala txikiko urtzearen bitartez bihiak, imitaziozko bitxiak eta apaingarriak egiten dituzte, ondoren alanbrearekin eta euskarri gisa erabili daitezkeen beste elementu metaliko batzuekin osatzeko.

TRESNAK

Ez dira tresna asko erabiltzen. Erremintei dagokienez, honako hauek dira erabilienak: kurrikak, ebaketa-rulita edo diamantea, metroa, artaziak, barautsak, eta ezer gutxi gehiago.

Makinei dagokienez: elektro-esmerilagailua, urezko zulatzeko makina eta labea.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen