Argazkia
Tartalo
Serigrafia
2007  /  01  /  12-26
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Historia
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Arestian aipatutako 247. zenbakiko fitxan esan genuen, SERIGRAFIA, pantaila edo bahea erabiltzen den inprimatze-prozedura gisara definitzen dela. Izena, antzinatik datorkio. Izan ere, hasierako garaietan, pantaila hori zetazkoa izan ohi zen: latinez “sericum” (zeta) eta grekoz “graphe” (idaztea, marraztea).

Ehunka urte dira, txinatarrek inprimatze-teknika hori erabili zutela. Hala ere, XIX. mendearen bukaerara arte, ez ziren Europan eta Estatu Batuetan erabiltzen hasi. Hasieran, paper gomaztatuz egindako txantiloien bidez egiten zuten, organdiaren (kotoizko ehuna) gainean itsatsita, eta zurezko marko batean tenkatuta. Hori, pintatu nahi zen gainazalaren gainean jartzen zuten, gero, organdiaren gainean pintura-orea jartzen zuten, eta gomazko edo kautxuzko erraketa batez bultzatzen. Tinta tarteetatik igarotzen zen, eta oinarrian jarritako elementuan geratzen zen, oihala, metala, edo dena delakoa izan.

Frantsesek aldagai batzuk ekarri zizkioten sistema hari, eta “estanpazioa Lyoneko erara” deiturikoa sortu zuten.

Publizitateak aurreko mendean izan zuen aldi oparoak eta kontsumo-elementuek gora egiteak, molde grafiko hau gorenera igo zuten.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen