Argazkia
Tartalo
Serigrafia
2007  /  01  /  12-26
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Historia
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Gainetik azalduko dugu jantzi bat serigrafiatzeko eman beharreko urratsak:

1. Diseinua

Egin nahi den produktua aztertu, eta bertaratuko diren irudiak marraztuko dira.

2. Fotolitoak

Kolore bakoitzeko diapositiba bat egingo da azetato gisako euskarri garden eta zeharrargi batean, hau da, kolore bakoitza xafla edo azetato batean. Beraz, marrazkiak izango dituen kolore adina azetato egingo dira.

3. Emultsioa

Bastidore edo pantailari emultsio fotosentikor bat ematen zaio eta “diapositiba” (lehen aipatutako azetatoa) jartzen da izpi-foko ultramore baten eta pantaila fotosentikorraren (oso bilbe finekoa eta poliesterrezkoa izan ohi da) artean. Modu horretara, argiak gogortu (itsutu) egingo ditu tarte guztiak; tinta opakua zutenak ez beste guztiak. Klixe positiboak dira, inprimatu beharrekoa “opakutzen” da haietan. Pantaila bat egin behar izaten da kolore bakoitzeko.

4. Intsolazioa

Argi-mahaian pantaila bakoitza intsolatzeari ekingo zaio, gune bat zeharrargia eta gainerakoa opakua izatea lortuko da horrela.

5. Pantaila errebelatzea

Intsolazio-fasearen ostean, errebelatua egingo da. Horren bidez, zati zeharrargia eta opakua finkatu egingo dira.

6. Garbitzea

Ur-bainu batez, emultsioa kenduko da gogortu ez den lekuetan, eta gainerakoa blokeaturik geratuko da. Horrenbestez, prest izango dugu pantaila inprimatzeko.

7. Kolokatzea

Marrazkia serigrafiatzeko erabili behar diren pantaila guztiak jarriko dira estanpazio-mahaian, pantaila bat kolore bakoitzeko. Horretarako, aterki handi baten moduko bastidore birakari bat erabiliko da. Bertan jarriko dira xaflak, gero, guztiak (beraz, kolore guztiak) jantzi berean egoki doitzeko.

8. Inprimatzea

Pantaila, inprimatze-mahaian (pantailari eusten dion bastidorea) jarriko da. Erraketarekin, kolorea jarriko da pantailan. Kolore hori gainazal osoan zehar igaroko da homogeneoki, eta dagozkion oxidoak inprimatuko dira. Tinta, ehunaren zati libre edo hutsuneetatik igaroko da, baina ez zuntzak beteta, itxita, blokeatuta dituzten guneetatik.

Prozesu hori errepikatu egiten da pantaila bakoitzarekin, kolore adina pantaila izango baitira. Ohikoa da bost kolore erabiltzea, bost pantaila, beraz. Dena dela, badira pantaila gutxiago eta gehiago dituzten lanak ere.

Prozesu honetan, zinez kontu handiarekin ibili behar da pantailak behar bezala doitzen, koloreak zehaztasunez ezkon daitezen, nahiz eta beti izaten den azken ukituak eskuz emateko aukera.

9. Lehortzea

Inprimatze bat egiten den bakoitzean bero-iturri bat jarri behar izaten zaio (aire beroa), kolorea jariatu ez dadin.


10. Beroaren bidez estanpatzea

Koloreak guztiz finkatzeko, 150º C ingurura dagoen bero-xafla bat jartzen zaio jantziari.

11. Lisatzea eta poltsetan sartzea

Amaitutako jantzia lisatu, eta saltzeko poltsa egokian sartzea besterik ez da falta.

TRESNAK

Ekipoak sinpleak dira: argi-mahaia (azpian argia duen kristalezko xafla), bastidoreak, inmoladoreak, inprimatze-mahaia, eta transistorea.

Erremintei dagokienez, honakoak ditugu: arkatzak, pintzelak, guraizeak, rotring-a, erraketak (kolorea zabaltzeko), karrakailua (pantailari emultsioa emateko), espatula, guraizeak eta abar.

Elementu suntsikor edo galkorrei dagokienez hauek dira nagusiak: tintak, emultsioak, berreskuragailuak (pantailak garbitu eta birziklatzeko), olioak, disolbagarriak, blokeatzaileak (argi-emultsioa erabili beharrean eskuz egiten denean; intsolazio-sistemarekin egiten denean konpontzeko eta ukituak emateko ere erabiltzen da), esmalteak, koloratzaileak, eta fritakinak (esmalteak beiratzea errazteko).

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen