Argazkia
Tartalo
Serigrafia
2007  /  01  /  12-26
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Historia
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Beraiek sortutako diseinu eta marrazki ederrekin, haur eta helduentzako jantziak serigrafiatzen dituzte: kamisetak, body-ak, adur-zapiak, poltsak, izerditakoak, soinekoak, mantalak eta abar.

Taldeentzako kamiseten diseinu eta serigrafia egiten dute enkarguz.

Sail txikiak egin dituzte honako hauentzat: Hodeiertz abesbatza, Laskorain Ikastola, Tolosaldea Sahararekin, Arrasateko Trikitixa eskola, Maixa eta Itziar, eta Tolosako Udala (hiribildua sortu zeneko 750. urteurrenean).

Marrazkiak osatzerakoan daukaten ahalmen sortzailea azpimarratu nahi dugu, gozamen estetiko hutsa baita.

Zenbait artisau-azokatan eta Erdi Aroko azokatan hartzen dute parte, leku hauetan kasu: Ordizia, Hondarribia, Errenteria, Gasteiz, Donostia, Olite, Gorliz, Lekunberri, Plentzia eta abar.

2004an, Elixabet eta Oihanak denda bat ireki zuten Tolosako Plaza Zaharrean, beraien sorkuntzak zuzenean saldu ahal izateko.

Ekainaren azkeneko larunbatean, Ondarroan, kamisetei eskainitako festa egiten da: “Zapato azule”. Tartalok irabazi du Euskal Herriko kamisetarik onenaren saria 1998, 1999, 2000, 2001 eta 2002 urteetan.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen