Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
SARRERA
Euskonews & Media argitalpenaren 227. zenbakian, Muru-Astraineko (Nafarroa) AITATXARKA tailerreko artisauen berri eman genizuen. Buruhandiak egiten dituzte. Eta 349. zenbakiko alean, Hondarribiko (Gipuzkoa) MENINA tailerrekoen lanaz mintzatu ginen.
Oraingo honetan, alor bereko beste artisau bat dakarkizuegu, bere hitzetan “segizioko figurak” egiten dituena.
Gure artisauari, Xabier Garateri, benetan gustatzen zaiona sortzea da. Ezerezetik pertsonaia bat egitea. Berak dioenez, “Erraldoi eta buruhandien jatorriaz eztabaidatzen hasi gaitezke, Gorpuzti-egunaren inguruan sortuak direla, edo lehenagoak... Baina denok bat gatoz honetan: ez dakit zer den, baina zerbait berezia dute, eta oraindik ere kalera ateratzen direnean guzti-guztiak, haurrak eta nagusiak, txundituta geratzen dira haiei begira”.
Amets txiki horiek egia bihurtzeko moduaz mintzatuko gara gaurko fitxan.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria