Argazkia
Xabier Garate
Segizioko figurak
2007  /  01-26  /  02-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Gure gaurko artisauari, Xabier Garateri, zer egiten duen galdetzen diotenean, hauxe erantzuten du: “segizioko figurak”, alegia, “prozesio laikoetakoak”: erraldoiak, buruhandiak, Olentzeroak, zanpantzarrak, antzerki-taldeentzako maskarak, suzko zezenak, dantza-taldeentzat zaldikoak, herensugeak... Balea ere egin zuen Hondarribiako udalarentzat: biren artean eramaten dute, eta ura jaurtitzen du “benetakoek bezala”.

Pertsona jakin batzuen tankerako buruhandi-buruak ere egin ditu: Nafarroako dultzainero-talde batek enkargatu zizkion bi kiderentzat, eta bien argazkien arabera sortu zituen. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen buruak ere egin ditu.

Argazkia: Xabier Garate
Argazkia: Xabier Garate.

Sorian, Retógenes-en (erromatarren kontra borrokatu zuen numantziar bat) eta emaztearen figurak enkargatu zizkioten.

Familia Santuaren irudiak egin ditu tamaina naturalean, eta Irungo kaleetan urtero ezartzen duten jaiotzako animaliak ere bai.

Figura bitxi gehiago ere sortu ditu, hala nola, “eskarabileren” buruak. Antzina, etxea berotzeko, burdinoletako lurretik “eskarabila” izeneko ikatz-puskak hartzen zituzten emakumeei deitzen zaie horrela. Basauriko jaietako pertsonaia nagusia da. "Eskarabileraren” burua gas-globo baten gainean ezartzen da, eta zeruan gorantz doan bitartean agurtu egiten dute. Buruan txartel bat izaten du atxikita, eta norbaitek aurkitzen duenean jaietako ordezkari-talde bat bertara bidaltzen dute jasotzera. Aragoira joan izan dira, eta Frantziara ere bai, hain arina denez (2 kg inguru), garai horretan gehienetan jotzen duen haize zakarrak oso urruti eramaten baitu.

Oñatiko (Gipuzkoa) Gorpuzti-eguneko prozesio handiko San Migelen maskara ere berak egindakoa da.

Ezin konta ahala lan egin ditu Xabierrek. "Kreaturen" (J. Saramago) kopurua izugarria da benetan: ehun bat erraldoi, ia bostehun buruhandi, eta era guztietako figura eta objektu ugari. Konpondu ere egiten ditu.

Bezero gehienak udalak eta elkarteak dira, baita partikularrak ere, gutxiago izan arren.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen