Argazkia
Agustín Chartón
Erlojugilea
2007  /  02  /  23-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


ARTISAUA

Donostian jaio zen, 1952ko abuztuaren 28an. Lehen hezkuntza egin ostean, 13 urte eta 11 hilabeterekin ikastun edo aprendiz sartu zen Joyeria Arrieta bitxi-dendan, Boulevard 19 zbk., Donostia. Lehen lan egunean iratzargailu bat aztertzeko, desmuntatzeko eta muntatzeko esan zioten. Horretan bi egun eman zituen. Ondoren, beste bat eman zioten, desberdina, lan bera egin zezan. Horren ostean, horrelako erlojuak konpontzeko ardura eman zioten, gutxika-gutxika lanbidea ikasi zuen arte.

Bere lehen soldata 14 urte bete zituenean jaso zuen: 600 pezeta hileko.

Arrietan 18 urte bete zituen arte aritu zen, tailerrean lan egiten zuten bi ofizialak joan ziren arte. Ondorioz, bera Luis Ocarizen fornituren biltegietan hasi zen lanean, Artzain Onaren Plaza, 4-4, baita Donostian ere. Erlojuentzako ordezko piezak (forniturak) saltzen zituen. Bertan jardun zuen 21 urterekin soldaduska egitera joan zen arte.

Soldaduskatik itzultzean, Miguel Fernández erloju-dendako tailerrean sartu zen, Donostiako Egia auzoan. 3 urte igaro ostean, autonomo gisa hasi zen lanean, lanbide horretan lan egiten zuen lagun baten etxean hasieran. Lagun horrek bere bezeroak ere laga zizkion.

26 urterekin, bere tailerra jarri zuen etxean.

15 urtez Lotus-en Ordezkaritza Ofizialarentzat lan egin ondoren, probintziako hainbat erloju-dendarentzat lan egiten du gaur egun.

Agustín Chartón Aramburu
Easo kalea, 12 – 5. esk.
20006 DONOSTIA
Tel. 943 463595

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen