Argazkia
Agustín Chartón
Erlojugilea
2007  /  02  /  23-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Egungo erlojuak honela klasifikatu daitezke:

A. Mekanikoak (orratzezkoak)

A.1. Kordari eraginez funtzionatzen dutenak

A.2. Balantzatxoari eraginez automatikoki funtzionatzen dutenak:

B. Pilekin funtzionatzen dutenak.

B.1. Analogikoak (orratzezkoak)

B.2. Digitalak (diodozkoak edo “kristal likidozkoak”)

B.3. Mistoak (orratzezkoak eta diodozkoak)

1980. urtera arte, erloju elektronikoak agertu ziren arte gutxi gorabehera, erloju guztiek mekanismo mekanikoa zuten. Erloju elektronikoak agertu zirenean erloju mekanikoen salmentak behera egin zuen nabarmen.

Gaur egun, korda bidezkoen eta automatikoen salmentek gora egin dute –orokorrean horiek kalitate handiagokoak dira–; digitalen salmentak, berriz, mantendu egin dira, baita analogikoenak ere, erlojua horiek baitira haur bati oparitzen zaizkion lehenak.

Ohikoa da egunero erabiltzeko jendeak erloju merke bat izatea, digitala, eta kalitate handiagoko bat, esaterako automatikoa, jai egunetarako.

Gaur egun, pila aldagarriak dituzten erlojuak egiten dituzte firma batzuek; baina horiek era konpaktuan, blokean, daudenez, ezin dira konpondu.

Bateriadun erloju automatikoak ere agertu dira: horietan mekanismoak bateria kargatzen du. Erloju horrek honako arazo hau du: 3 urtetik behin, gutxi gorabehera, bateria aldatu behar zaiola eta hori urtean behin pila bat aldatzea baino garestiagoa dela.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen