Argazkia
Agustín Chartón
Erlojugilea
2007  /  02  /  23-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Bere jarduera nagusia erlojuak konpontzea da, bai mekanikoak edo elektronikoak, bai hormakoak.

Gaur egun konpontzera eramaten diren erlojuen % 80 elikadura elektronikokoak direla esan daiteke, berriz, % 20 mekanikoak dira.

Mekanikoak adineko pertsonenak izan ohi dira, edo aitarenak edo aitonarenak izan ziren erlojuak martxan jartzea nahi dutenenak.

70. hamarkadan, elikadura elektronikoko lehen modeloak merkaturatu ziren. Ez zuten bezeroengandik oso arrera ona jaso eta erloju-saltzaileek beraien erreparoa azaldu zuten.

Erloju horiek quartz edo kuartzo-erloju gisa ezagutzen dira, izan ere, material horretako barratxo bat baitute, korronte elektrikoko iturri batek eraginda maiztasun handiz oszilatzen dena. Oszilazio horren ondorioz, orratzak segundo bateko jauziak ematen ditu.

Argitu nahi nuke erloju elektroniko analogikoek zati mekaniko bat dutela. Hori dela eta, erloju-artisauek berariazko baliabideak eta ezagutzak izan behar dituzte horiek konpontzeko.

Gaur egun, ezaugarri anitz dituzten erloju digitalak daude, baina, konpontzeari dagokionez, erloju-konpontzaileak pila aldatzeaz eta kontaktuak eta pultsadoreak begiratzeaz gain ezer gutxi du egiterik, dena zirkuitu integratu batean baturik dagoenez, ezin baita hor eskurik sartu.

Lehen, erloju batzuen zati elektroniko batzuk konpontzen ziren arren, gaur egun, pieza aldatu baino ez da egiten kasu gehienetan: orokorrean zirkuitua edo bobina. Halere, beste arazo batzuk ere eman daitezke, eta horiek konpontzeko beharrezkoak dira erloju-konpontzailearen ezagutzak eta trebetasunak.

Marken aniztasuna dela eta, baita marka bakoitzak dituen modeloena ere, ordezko piezen aukera handia izan behar du artisauak.

Era guztietako erlojuak daude gaur egun, eta bakoitzak modelo eta kalitate anitz ditu.

Gure artisauak dioen bezala, bi eratako bezeroak daude: erlojuari balioa ematen dietenak eta erloju bakarra erabiltzen dutenak; eta gazteak, barietatea gogoko dutenak eta momentuko modaren, arroparen eta joeren arabera erlojua aldatzen dutenak. Zentzuzkoa da lehengo erlojuak gaur egungo “erabiltzeko eta botatzeko” asko baino iraunkorragoak eta garestiagoak zirela pentsatzea, nahiz eta marken eta modeloen modak asko garestitzen dituen prezioak. Gainera, marka batzuek erloju desberdinak merkaturatzen dituzte bildumazaleentzat.

Bestalde, erlojua oparitzea modan jarri da: familian, lagunartean, norbaitek erretiratzerakoan enpresa uzten duenean, banku batean dirua sartzerakoan, etab. Horregatik, arraroa da pertsona batek erloju bat baino gehiago ez izatea.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen