Sarrera | |
Historia | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
HISTORIA
Galbanoplastiaren jatorria oso antzinakoa da. Tebaseko eta Menfiseko hilobietan puska ugari (edalontziak, platerak, etab.) aurkitu dira kobrezko geruza mehe-mehe batez estaliak, eta horrek pentsarazten digu egun galbanoplastia deritzogun horren antzeko teknika oso landuak erabiltzen zituztela Egipton.
Pentsatzen da kobre-gatzezko disoluzio kontzentratu bat eta beste gai batzuk erabiltzen zituztela beren zurezko estatuak bustitzeko eta, horren ondoren, urre hautsa ezartzen zietela piezei.
Plinio Zaharrak urre kolorea eta zilar kolorea ematen zela aipatzen du, eta dio merkurioa erabiltzen zutela brontzezko armak eta puskak apaintzeko. Jadanik XI. mendean, Helmershausen-go abatetxeko Teofilo monje beneditarrak zehatz-mehatz deskribatu zuen teknika hori.
Merkurioaren laguntzaz puskei urre kolorea ematea dezente erabiltzen da oraindik ere, zaharberritze lanak egitean.
1837an asmatu zuen Moritz Hermann-ek galbanoplastia prozesua, San Petersburgon. Horrek hiru dimentsioko gauzak kopiatzen uzten zuen galbanizazio prozesuaren bitartez. Gogoratu behar da Johan Wilhelm Ritter-ek egin zituela galbanotekniako lehen esperimentuak, 1800ean.
Baina 1840an osatu zuen Murray ingelesak galbanoplastiaren teknika. Grafito geruza bat ezarri zien gainean puska ez-metalikoei, korronte elektrikoa eroan zezaten, eta, horrela, metalez estal zitezkeen puskak.
Gauza bitxitzat, esango dugu egun Singapurren eta Thailandian badirela orkidea mintegi batzuk, eta, gainera, orkidea batzuei prozesu kimiko bat ezartzen dietela, eta, gero, kobrezko bainu bat ematen, elektrolisiz, eta, hurrena, urrezko beste bainu bat. Horrela, lore natural huts eta eder zirenak bitxi apaingarri are ederrago bilakatzen dira. Horrela egiten dute lore mota askorekin eta are animalia batzuekin ere, adibidez eskorpioiekin.
Prozesu horixe erabiltzen dute gure artisauek beren lanak sortzeko.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria