Argazkia
Alejandra y Nelsy
Landare metalizatuak eta bitxiak
2007  /  05  /  04-18
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Bi produktu-lerro dauzkate:

A.- Produktu naturalak (hostoak, loreak, etab.) metalizatzen dituzte urrez, zilarrez, kobrez edo horien nahasketez.

B.- Bitxigintza lanak egiten dituzte mikrofusio bidez.

Egiten dituzten lan guztiak bereziak dira, sekula ez dute bi aldiz egiten pieza bat.

Normalean, harriak konbinatzen dituzte metalarekin: lapis lazuliak, turkesak, agatak, kuartzoak, etab.

Paparreko orratzak, zintzilikarioak, belarritakoak, idunekoak, lepokoak eta antzeko elementuak irteten dira artisau bien eskuetatik.

Pieza bereziak egiten dituzte inork eskatuz gero: andregai jantzientzako orratz bereziak, belarritakoekin eta idunekoekin bat datozela; platerak, argimutilak, burruntzaliak orein adarraz konbinatuta, eta mahaierdikoak, besteak beste.

Enpresa opariak ere eginak dituzte, eskariz.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen