Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Eskatzen badiote, hauek guztiak egiten ditu: eskuko lore sortak, mahaierdikoak, landarekiko konposizioak, emaztegaientzako lore sortak, jardinerak, etab.
Horretarako, lore eta lorezko ez diren osagaiak erabiltzen ditu, material lehorrak besteak beste, nahiz eta gure artisauak dioen moduan: “nahiago dut lore freskoekin lan egin, bizi sentipen handiagoa sortzen dute eta. Lehorrek sentipen negatiboa eragiten dute, hil sentipena”.
Lore, adar eta landare freskoak handizkako biltegietan erosten ditu.
Lehorrak, berriz, mendira joaten denean biltzen, edo saltokietan ere bai, osagai oso desberdinak erabiltzen baititu: gaztainak, ezkurrak, pinaburuak, adarrak, hostoak, etab.
Normalean, lore sinpleak erabiltzen ditu, biribilak: arrosak, gerberak, alstroemeria, urrebotoiak, fresiak, tulipanak, anturium, orkideak, limonium, panikulata, etab. Era berean, era guztietako berde motak erabiltzen ditu: berde afrikarrak, hartz belarra, larruzko iratzea; mostera-, magnolia-, palmondo- eta kamelia-hostoak, basaesparragoa, snakegrass, goroldioa, likenak, etab., eta era guztietako zuhaitz-adarrak: kiwiarenak, urkiarenak, sahatsarenak, zumea, banbu-kanabera, azalak, etab.
Lorezko ez diren materialak aipatzen hasita, Maitek berezko harea, eta koloretakoa erabiltzen ditu, eta lurra, harriak, maskorrak, sokak, errafia, gatza, burdin haria, kristala, ispiluak, gelatina, argiak, musika eta asma daitezkeen guztiak eta gehiago, bezeroaren gustuen eta premien arabera betiere.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria