Argazkia
Maite Alkorta
Lore konposizioak
2007  /  05-18  /  06-01
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Oro har kontatuta, honelakoa da mahaierdiko baten edo antzeko zerbaiten egite prozesua:

1. Egin beharrekoa erabaki

Hau da, bezeroak zer nahi duen jakin behar da, norako, zer testuingurutan erabiltzeko. Ez dira gauza bera mahai bat apaintzeko mahaierdikoa, emaztegai batek eskuan eramango duen lore sorta, edo hil koroa bat, esate baterako.

2. Materialak erosi

Egin beharrekoa, tamaina eta koloreak erabaki ondoren, artisauak osagaiak erosten ditu.

3. Oinarria prestatu

Oinarria egiten da, eta hor txertatuko dira osagaiak. Oinarritzat loreontziak edo bestelako ontziak erabil daitezke, edo belakiak, barne euskarriak, etab.

4. Osagaiak prestatu

Adar bakoitza, lore bakoitza egin behar da, eta haien formak eta multzoak osatu behar dira, burdin hariak eta beste elementu batzuk erabilita.

5. Aurkezpena

Osagai guztiak eginda daudenean, artisauak multzo osoa aurkezten du, behin betiko lotu aurretik.

Une horretantxe izan behar da arreta gehien, koloreak elkarrekin ongi etor daitezen, bolumena nahi dena izan dadin, multzo osoaren egonkortasuna bermaturik egon dadin.

6. Muntaketa

Multzo osoa muntatzen da behin betiko.

Gure artisauak ura ipini ohi du oinarrian, lixiba tanta batzuekin nahasita. Horri esker, parasitoek ez dute ixten ebakidura zona, eta ura barruan ibiltzen da. Era horretan, apaingarriak luzaroago irauten du.

Materialak

Orain arte elkarrizketatu ditugun guztien artean, segur aski Maite da bere lanean “motordun ezer erabiltzen ez duen” artisau bakarra. Haren osagaiak oso sinpleak dira:

A. Materialei dagokienez:

A.1. Lore freskoak, adarrak, hostoak, etab.

A.2. Osagai lehorrak: loreak, fruituak, haziak, adarrak, harriak, etab.

B. Tresnak:

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen