Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
HISTORIA
Pentsatzen da lore diseinua VI. mende inguruan sortu zela, eta Budari opariak egiten zizkioten monjeek asmatu zutela. Haiexek sartu zituzten teknika horiek Japonian.
Ono no imoko da lehen eskola ezaguna, ikebono ere deitzen diote, eta VII. mendekoa da.
VIII. eta XIV. mendeen artean, lore diseinuko rikka eskola egin zen oso ospetsua Japonian. Rikka maisuen arabera, loreak jainkoarenganako, enperadorearenganako eta ezkontidearenganako fedearen sinbolo dira. Horregatik, lore sorta tentez osatutako lore formak hobesten ziren.
Geroago, XIV. mende aldera, ikebana sortu da, “lore konposizioa” esan nahi duen (beste batzuek “lore bizi kokatua” itzultzen dute) japonierazko hitza, eta eskola hura bizirik dago oraindik ere. Artearen modalitate horretan, lore konposizioa oso arau zehatzen arabera egiten da, eta arau horiek tearen zeremoniarekin daude lotuta normalean jatorrian. Loreak berezkoa dena adierazten du: sinplea eta perfektua, biziaren laburpena. Goiko adarrek zerua adierazten dute; erdiko aldeak, gizona, eta beheko aldeak, lurra. Gizonak harmonizatu behar ditu bizi indarrak, zerua eta lurra, betierekoa eta iragankorra, batzeko. Aldi berean, arbasoen eta haien ondorengoen arteko batasuna sinbolizatzen du. Konposizioaren diseinua aztertzen da, baina baita materialen, koloreen eta ehunduren harmonia ere.
Halaber, ikebanaren barruan, konposizioa nolakoa den, izen desberdin ugari dago: Koryu, Ohara, Sogetsu, Rikka, Shoka, Nageire, Moribana, etab.
2006an, Donostian, Tatebana sortu zen, Euskal Herriko lehen ikebana eskola.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria