Argazkia
Bozal & Berasarte
Artisau aiztogintza
2007  /  06  /  15-29
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Aiztoak egiten dituzte.

Aginduzko piezak aizto berezi bat nahi dutenentzat egiten dituzte, eta, hor, kirtena, mihia eta zorroa, hirurak izan daitezke bereziak. Ehizatutako azken animaliaren adarrekin egindako aiztoa ere egin dezakete. Bezeroak azaldu bere asmoa, eta bi artisauek gauzatu egite dute.

Laster, kit bat atera nahi dute, bere aiztoa egin nahi duen zalearentzat. Honako hauek lituzke kitak: mihi jadanik bukatu bat, zur nahiz adar puska bat, esku-babes bat, zorroa egiteko larru zati bat eta aiztoa muntatzeko lagungarriak.

Halako batean, aiztoa oso-osorik egin nahi duten zaleentzako eskuliburu bat ere atera nahi dute merkatura. Zale horiek sekula ez baitute saiorik egin, aiztoa egiteko bibliografiarik edo informaziorik aurkitzen ez dutelako.

Maiatzean, artisautza-azoka batean izan dira lehen aldiz; Errenteriakoan (Gipuzkoa), zehazki.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen