Sarrera | |
Historia | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUAK
César Bozal Donostian jaio zen, 1965eko urriaren 31n. Lehen ikasketen ondotik, Lanbide Heziketa egin zuen, Altzarien Diseinua eta Fabrikazioa espezialitatean, eta, soldadutza egiteko gelditzen zitzaion urtebetean, Pinturako hobekuntza-eskoletara joan zen.
Soldadutza egin ondoren, hainbat tokitan aritu zen lanean, altzari zaharrak berritzen eta saltzen zituen saltoki bat ireki arte. Azkenean, Arte Grafikoetako enpresa batera heldu zen, eta 18 urte eman zituen bertan.
Egun, Komunikados publizitate-enpresan ari da lanean. Bere beste grina kutunarekin aldizkatzen du hori, aiztogintzarekin.
1990ean, ezkondu egin zen, Anarekin. Seme bat du, Ian, 1994an jaioa.
Anak ez du partekatzen bere senarraren zaletasuna, baina barnetxo bat erosarazi zion, lanean erosoago ari zedin, eta “gizona etxeko ganbaratik ateratzeko”, Césarrek berak irri gaizto batez oroitzen duen bezala.
Pintura-erakusketaren bat ere egina du Césarrek, hori baitu beste grinetako bat. Baina aspaldian ez du ezer pintatu, aiztoek poz gehiago ematen baitizkiote.
José María Berasarte Donostian jaio zen, 1956ko apirilaren 24an. Lehen ikasketen ondoren, familiaren harategian hasi zen lanean.
2004tik, aiztogintzan ari da soilik.
1977an, Mari Solekin ezkondu zen. Bi haur ditu horrekin, Iker (1978an sortua), eta Idoia, (1981), “...eta bi zakur: Judas eta Wiki”.
Jadanik txikia zenean, José Maríak oso gogokoak zituen aiztoak, eta haiei kirten-azalak aldatzen eta abar aritzen zen astia zuenean. 1999an, Palentzian zegoela, aiztogile batek apustu hauxe egin zion:
“Ezetz aizto on bat egin bi hilabetean”. Jose Maríak onartu egin zuen apustua. Epe hori igaro zenean, lau aizto desberdinekin agertu zen, eta harrigarriak ziren. Horrek berotuta, José María aiztogintzan hasi zen, artisau eran.
2004an, hirugarren baten (Cuchillería Navarra-ko Paco) bitartez, José María Berasarte Césarrekin jarri zen harremanetan. Artisautza mota horretako oinarri batzuk ikasi nahi zituen harengandik. Azkenean, adiskide min eta lankide bilakatu ziren.
José Maríak, César ezagutu aurretik ere, egiten zituen artisau-lan batzuk. Makilak batik bat, egurra eta metala erabilita, eta forma eta ikur bereziak eransten zizkien. Oraindik gordeta dauzka batzuk. Artelan txiki batzuk dira.
“BOZAL & BERASARTE”
José María Berasarte
Tel.: 676 075 649
César Bozal
Tel.: 605 716 179
e-posta: cesarbozal@euskalnet.net
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria