![]() | Sarrera |
![]() | Historia |
![]() | Artisaua |
![]() | Produktuak |
![]() | Prozesuak |
![]() | Prezioak |
PRODUKTUAK
Hainbat motatako pilotak egiten ditu, erabiliko dituzten pertsonengan pentsatuz. Hauentzat guztientzat egiten ditu, adinaren arabera ordenatuta: benjaminentzat, alebinentzat, infantilentzat, kadeteentzat, jubenilentzat eta seniorrentzat.
Eta modalitate horietariko bakoitzak hiru mota ditu: “gozua” (edo biguna) hasiberrientzat; “mistoa” trebaturikoentzat eta “ukituzkoa” partida ofizialetarako.
“Erremintarekin” (pala edo xisterarekin) erabiltzen direnak honako hauek dira:
Halere, bezeroak nahi duenaren arabera ere egiten ditu: gogorragoa edo bigunagoa, irteera handiagokoa edo txikiagokoa, frontoiaren tamainaren arabera bote handiagokoa edo txikiagokoa, etab.
Albertok dioenez, gaur egungo pilotak bere aitaren garaikoak baino gogorragoak dira, soinu eta ukitu handiagoa izateko. Gauza bera gertatzen da tresnarekin (palarekin, xisterarekin eta abarrekin) erabiltzen direnekin.
Zuzenean saltzen die federazioei, klubei eta norbanakoei.
Maiz joaten da artisau-azoketara bere produktuak saltzera.
Bitxikeria gisa, esan beharra dago bere aitak Amerikara bidaltzen zituela “bolak”. Hau da, barrualdea, pilotaren bihotza, prestatuta bidaltzen zuten eta han amaitzen zuten “muntatzen” (forratzen).
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria