Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Aipatu bezala, bi produktu mota egiten dituzte:
1.- Egungo arropak: emakumeentzako eta gizonezkoentzako jantziak, neurrira.
2.- Euskal Herriko jantzi tradizionalak.
Bi kasuetan, beti neurrira eta enkarguz egiten dituzte arropak. Horretarako, argazki, liburu eta irudi mordoa dute, bezeroari laguntzeko.
Bi artisauek zerbait interesgarria esan didate: “Jendeak orain benetako jantziak nahi ditu, alegia, jantzi folklorikoak alde batera utzi eta arbasoek erabiltzen zituzten jantzien antzekoak bilatzen dituzte”.
Garrantzi handia ematen zaio bai materialak bai materialak ekoizteko prozesuak ahalik eta zehatzenak eta ekologikoenak izateari, eta halaber, kolore naturalez tindatutako oihalak, material naturalak... erabiltzeari.
Dantza-taldeentzat egiten dute lan, bai eta Gabonetan, euskal jaietan, herrietako jaietan, ezkontzetan... erabiltzeko euskal jantziak nahi dituzten banakoentzat ere.
Oro har, nesken jantziak zortzi atal izaten ditu: gerruntzea, gona, blusa, jaka, barruko blusa, azpiko galtzak eta amantala.
Mutilenak, berriz, lau atal ditu: kanpoko blusa, alkandora, frakak eta txalekoa.
Hori guztia osatzeko, azpantarrak (galtzerdiaren funtzioa egiten duen oihala) eta abarkak edo zapatak, jantziaren arabera, janzten dira.
Gero eta zailagoa da antzinako produktuak (lihoa eta antzekoak) lortzea. Gaur egun, Baionako biltegi batzuetatik jasotzen dute hornidura.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria