Argazkia
Andere
Euskal Herriko jantzi tradizionala
2007  /  07-27  /  09-14
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


ARTISAUAK

Pilar Beñaran Ariztela Billabonan (Gipuzkoa) jaio zen 1942ko urrian, eta sei anai-arrebatan txikiena izan zen. Hamahiru urterekin josten ikastera bidali zuten. Hamazortzi urterekin, arropak neurrira egiten zituen jantzigintza-tailer batean hasi zen, moztaile.

Lan-ibilbidean jantzigintzaren alor guztiak jorratu ditu, denetarik eginez: atalak moztu, frakak...

1977an bere kasa hasi zen lanean, eta horrela jarraitu du gaur egun arte.

1992an Oiartzunera joan zen bizitzera.

Yumma, bere alaba, Lizason (Nafarroa) jaio zen 1981eko apirilaren 18an, eta oinarrizko ikasketak egin ondoren, amarekin hasi zen lanean.

2001etik aurrera, Euskal Herriko jantzi tradizionalen eskaera oso handia zela ikusita, alor horretan espezializatzea erabaki zuten. Laneko denboraren % 50 horretan ematen zuten, eta gainerako guztia gizon-emakumeentzako kaleko jantzi normalak neurrira egiten.

“Mozketa eta jantzigintzako” ikastaro batzuk eman izan ditu Billabonan, bai eta EINen ere, Billabonan eta Leitzan.

ALBAOLA taldearen “apaizak obeto” nabigazio-proiekturako, bale-harrapatzaileen jantziak egin zituzten, sei guztira, XV. mendeko ereduetan oinarrituta. Arrakasta handia izan zuten. Proiektu horretako parte-hartzaileak Quebecetik Labradorrera joan ziren itsasontziz.

“ANDERE”
Pilar Beñaran eta alaba Yumma
Borda txiki baserria
Arbelaitz-bidea, 4
Ergoien auzoa
123 posta-kutxatila
20180 OIARTZUN
Tel.: 943 261 059

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen