Argazkia
Andere
Euskal Herriko jantzi tradizionala
2007  /  07-27  /  09-14
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Prozesua erraza da, hasieratik jantzi-atalak bukatu arte.

Hasteko, bezeroak jantzia aukeratzen du. Horretarako, tailerreko jantziak ikusi eta liburuetan, albumetan... begiratzen dute. Batzuetan, bezeroak argi izaten du zer nahi duen, eta horrek lana errazten du.

Ondoren, ehunak aukeratu behar dira, hots, ehundurak eta koloreak, bai eta eranskinak ere: hariak, botoiak (egurrezkoak, nakarrezkoak etab.)...

Jantziaren atal guztien patroiak banan-banan egitea izaten da hurrengo urratsa. Batzuetan, antzeko arroparen baten patroia erabiltzen dute, eta beste batzuetan, aldiz, berriak egin behar izaten dituzte.

Kolorezko klera berezi batekin oihalaren gainean patroien perimetro guztiak marrazten dira, hau da, oihala jantziaren zati bakoitza mozteko prestatzen da. Ondoren, moztu egiten da.

Gero, atal bakoitzari behar dituen eranskinak jartzen zaizkio: esaterako, botoi-zuloak, mendelak, alozak eta tolesturak.

Atal guztiak bukatutakoan, josteko unea iristen da. Lehendabizi albaindu egiten dira, makina elektrikoan josteko prestatuz.

Orduantxe probatzen da arropa, behin betiko josi baino lehen. Guztia ondo dagoela ikusita, edo beharrezko zuzenketak egin ondoren, makinan josten dira atalak. Gero, albainuak edo hariak kentzen zaizkio.

Forruak, azpiko oihalkiak eta gainerakoak ere horrela egiten dira, eta gero, jantziari josten zaizkio. Azkenik, krisketak, kremailerak... eransten dira.

Gelditzen den bakarra lisatzea eta plastikozko zorro batean gordetzea da, hautsik hartu ez dezan.

Orokorrean, lihozko, kotoizko eta artilezko oihalak erabiltzen dituzte, bakarrik edo haien artean nahasturik. Xingolak kotoizkoak dira, eta, batzuetan, jutezkoak.

Ez dituzte lanabes asko erabiltzen, jostungintzako ohikoak baizik: orratzak, ariak, titareak, botoiak... Eta noski, josteko makina eta lisaburdina.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen