Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Zurezko elementuak zaharberritzen ditu: kutxak, altzariak, markoak, erretaulak, etab.
Lan ugari egin ditu. Honako hauek, besteak beste:
Hainbat zaharberritze lan egin ditu, eta egun San Telmo museoan, altzariak, etnografia objektuak, historia lanak eta orotariko lan doratuak, hau da urre xaflazkoak, zaharberritzen jarraitzen du.
Makina bat objektu landu ditu, kalitate handikoak, arraroak eta paregabeak horietako asko. Egile handien lanak ere zaharberritu ditu, eta orobat historiako gertakari garrantzitsuetan erabilitakoak: Zubietako Tintontzia kasu, 1813an Donostia berreraikitzeko hitzarmena sinatzeko erabili zena, hain zuzen.
Lanetik kanpo, hainbat objektu zaharberritzen ditu Julietak. Eta balioa gorabehera, maite dituen objektuak hautatzen ditu batez ere.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria