Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUA
Zaharberritu beharreko pieza bakoitza arretaz aztertu behar da, eta modu berezian landu. Baina oro har, honetan datza zaharberritze prozesua:
1.- Pieza aztertu. Pieza ikertu, eta landu aurretik, txostena egin. Piezaren argazkiak jaso, eta ondoren, pieza landu ostean ateratakoekin alderatu.
Zaharberritu baino lehen. |
Zaharberrituta. |
Urre xafla behar dugun tamainan mozteko erabiltzen den “erreminta” euskarria da kojinetea.
12.- Berriro ere agataz leundu behar da pieza.
Urre ona bada, ez zaio elementu edo berniz babesgarririk eman behar. Ona ez bada, ordea, aleazioa da, eta komeni da argizari eskualdi bat ematea. Are hobea da berniz mikro-kristalino geruza bat ematea, erdoildu ez dadin.
Pieza doratua izan beharrean altzari bat bada, lehenengo bi urratsak berdinak izango dira, baina gero, objektua desugertu egin behar da, berniz zaharra kentzeko.
Egituran edo tailuan nahiz marketerian zurezko piezaren bat jarri behar bada, garbitu aurretik egin behar da hori.
Ondoren, iztukatu egin behar da, hau da, xilofagoek egindako zulo guztiak, arrakala txikiak, itxi. Handitxoak badira, “txuletak” izeneko zurezko piezak sartuko dira arrakaletan.
Hori egin ostean, altzaria leunduta (izkutuak lixatuta), argizaria edo berniza eman behar zaio, normalean “purtzupilaz”. Oso prozesu motela da, artilezko eta harizko birabarki batez, laka gomaz eta apar harri hautsaz eta eskuez, hainbat orduz, “purtzupilaz” zirkuluak egin behar baitira altzari osoan, eta azkenean, zuraren zerrendaren norabidean amaitu.
13.- Pieza zaharberritu ostean, azken txostena egin eta amaitutako piezari argazkiak atera behar zaizkio.
Espezialistek askotariko erremintak erabiltzen dituzte horretarako: finak eta delikatuak batzuk (agata harriak, pintzelak eta brotxa finak, esaterako); gogorragoak beste batzuk (mailua, zurmailua, lixak eta beste hainbat).
Horra zer dioen Julietak bere lanbideaz: “Lan hau ezin da azkar eta presaka egin. Pazientzia handia behar da eta batzuetan, argitasuna ere bai, zaharberritzailea bera lanaren emaitzaz pozik geratzeko”.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria