Argazkia
Ezma
Jantzi historikoak eta mozorroak
2007  /  10  /  12-26
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Mozorroa hauxe da: “zerbait estaltzeko edo itxuraldatzeko erabiltzen den janzkera, bereziki mozorro-jantzia”.

Labur esanda, kontua hauxe da: jantzi, mozorro edo bestelakoren bidez, pertsona batek beste baten itxura hartzea, edo gauza baten edo beste izaki baten (animalia bat, esate baterako) itxura.

Frantziako Les Trois Frères harpean, historiaurreko gizon baten irudi margotua aurkitu zuten. Badirudi gizona orein gisa mozorrotuta dagoela, larru, adar eta guzti, eta oreinaren dantza egiten ari den sorgintzat jo dute. Kantabriako Horno de la Peña harpean ere, Aurignac aldiko eta animaliaz mozorrotutako gizon baten irudia dago.

Ez da zalantzarik, bada, gizakiak mozorroak darabiltzala historiaurretik; erlijio erritoetarako edo errito lagungarritarako, hasieran, eta aktoreek, geroago, antzertian: gogoan eduki behar da mozorroak antzerti klasikoan eduki zuen garrantzia.

Erdi Aroa heltzearekin, Auto Sakramentalak agertzen dira, eta, hor, mozorroak parte garrantzitsua du obran.

XVI. mendeko bigarren erdian, Espainia potentzia handia zenean, gainerakoek Austriarren gorteko jantziak imitatzen zituen. Amalia Descalzo Trajearen Museoaren Adiskideen Elkarteko presidenteak zioen bezala, “erregeentzat —eta haien gortesauentzat hedaduraz— jantzia, premia edo apeta baino gehiago, ardura handi bat zen”. Jantzi haiek “mugimendu geldi eta lasaiak eragiten zituzten, eta, horrela, espainiar monarkiak bilatzen zuen seriotasun irudia ematen zuten”. Moda, bada, politika bilakatzen da, errealitatea itxuraldatzeko tresna. Inperioa gain behera etorri zenean, jostunek eta modak Frantziako gortea jo zuten begiz. Baina hori beste istorio bat da.

Gaur egun ere, mozorroa bizitzako arlo ugaritan ageri da: jaietan, merkataritzan, kiroletan, jolasean edo pedagogian, adibidez.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen