Argazkia
Ezma
Jantzi historikoak eta mozorroak
2007  /  10  /  12-26
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Bezeroak eredua aukeratzean hasten da jantzia egiteko prozesua. Batzuetan, bera etortzen da nahi duenaren marrazkiarekin edo diseinuarekin. Beste batzuetan, artisauek jadanik eginak dituzten produktu ugarien argazkiak erakusten dizkiote, aukeratzen laguntzeko.

Jantziaren eredua, gaiak, koloreak eta osagarriak aukeratutakoan, neurketa garaia da, hau da, jantzia erabili behar duenaren neurriak hartzen dira.

Hurrena, ehuna prestatzen da. Ehun egokirik ez bada tailerrean, gai horiek ekartzen dizkieten biltegira jotzen dute.

Jarraian, patroiak prestatzen dira; maiz, lehendik egindako antzeko jantzienak erabilita.

Puska bakoitza oihalean marraztu eta ebaki egiten da, eta, segidan, albaindu, makinan josi aurretik.

Botoi-zuloak, irekidurak, tolesturak, etab. prestatzen dira.

Ez da ohikoa horren ostean bezeroak jantzia probatzea, nahiz eta batzuetan egin izan den, batez ere jantzi garestiekin edo gorputzari ondo-ondo egokitu beharrekoekin; ez, hainbeste, jantzi zabalekin, kapekin eta abarrekin.

Behin urrats hori egindakoan, jantzi osoa josten da makinan, eta albainuak eta hariak kentzen zaizkio.

Une horretantxe egin eta jarri behar dira forruak, azpiko orradurak, botoiak, kremailerak, krisketak, parpailak eta gainerakoak, eta lisatu egiten da. Horren ondoren, plastikozko zorro batean sartzen dute, hobeto iraun dezan.

Normala ez den arren, batzuetan bezeroa Martzillara bertara joaten da jantzia probatzera, azken orduko egokitzapenen bat egin behar zaion ikusteko.

Oihal motari dagokionez, era guztietakoak erabiltzen dituzte; jakina, jantzi motaren eta prezioaren arabera, beti ere: kotoia, lihoa, zirrikitona, tergala, etab.

Artisauek tresneria sinplea daukate: josteko makina moderno pare bat, josteko mahaiak, lisaburdinak eta, Belének dioen moduan, “lan-ordu ugari”.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen