PRODUKTUAK
- Azaleztapen klasikoa eta garaikidea.
- Artista-liburuak.
- Aholkularitza teknikoa.
- Liburuzale-azaleztapena.
- Zaharberritzea.
- Arte-azaleztapena.
- Estanpazioak.
- Lan pertsonalizatuak.
- Opari-liburuak.
- Paper margotuak.
- Karpetak eta neurrira egindako estutxeak.
- Ikastaroak

Esan beharra dago aldaera posible guztien kopurua mugagabea dela. Hala,
adibidez, egin litezkeen lan batzuk aipatuko ditugu jarraian (horietan oinarrituta
milaka konbinazio egin litezke):
- Kartoiztatutako azaleztapena, ahuntz-larrua erabilita.
- Kartoiztatutako azaleztapena, chagren larrua, oihala eta papera erabilita,
errotulazioarekin eta apaingarri gofratuekin. Adibidez, sinadura-liburu
baterako.
- Gauza bera, baina apaingarri gofratuekin eta mosaikoekin.
- Kartoiztatutako azaleztapena, pergaminoa erabilita eta urre-xaflaz
eta tinduz apainduta.
- Kartoiztatutako azaleztapena, behi-larrua erabilita eta pintura-teknikez
apainduta.
- Gauza bera, baina ilustrazio gofratuez apainduta.
- Ahuntz-larruz eta oihalez egindako azaleztapena. Nerbioak, larruzko
etiketak, urreztadurak eta mosaikoak bizkarrean.
- Azal soltean, pergamino tindatuz eta errotulazio urreztatuz egindako
azaleztapena.
- Azal soltean oihalez eta mosaikoz egindako azaleztapena.
- Bradel azaleztapena, ahuntz larrua eta urre-xafla erabilita.
- Bizkarrik gabeko azaleztapena, ahuntz-larrua, pergaminoa eta papera
erabilita.
- Artista-liburua, tapa soltean eta dena paperez azaleztatuta, eskartibanen
gainean jositako koadernoak erabilita.
- Chagren larruz, oihalez eta paperez egindako kutxak, marrazki gofratuekin.

Hainbat bezero finko dituzte eta lan guztiak enkarguz egiten dizkie beti.
Azoka gutxitara joaten dira. Izan ere, haien produktua
ez da zuzenean saltzekoa. Hala ere, Errenteriako azokan, Lasartekoan, Huarte-Iruñekoan,
Barañainekoan eta beste hainbatetan izan dira.