Argazkia
Lumar
Azaleztapen artistikoa
2007  /  10-26  /  11-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

EUSKONEWSen 223. fitxaren sarreran egindako hurbilketa historikoa, gure ustez, oso egokia da fitxa honetarako ere.

Orduan genionez, azaleztapenaren helburua liburuaren barnealdeko orriak babestu eta multzoa erabilgarriagoa izatea da. Antzina, azaleztapenari “ligatura” esaten zitzaion.

Azaleztapenak Erdi Aroan izan zuen bere loraldia. Garai hartan modan jarri zen kantu-liburuen zurezko tapak larru gofratuz estaltzea.

Ondoren, azaleztapen bizantziarraren moda nagusitu zen Europan: liburuen azaletan metalak, harri bitxiak edo erdi bitxiak eta boliak itsasten zituzten.

Espainian, azaleztapen mudejar edo hispaniar-arabiarrak oso ezagunak izan ziren XIV. mendetik XVI.era bitartean. Gehien erabiltzen zituzten apaingarriak geometrikoak izaten ziren.

XVI. mendean, azaletan zeinu heraldikoak jartzea ipini zen modan. Nolanahi ere, garai horretatik aurrera, herrialde bakoitza bere estiloa edo moda finkatzen hasi zen.

Thomas Richardson-ek automatikoki azaleztatzeko lehenengo makina asmatu zuen, 1842an. Harrez gero, azaleztapena egiteko bi modu nagusi daude: artisauzkoa eta industriala.

Hala ere, azaleztapen mota ugari daude. Besteak beste, honako hauek:

A.- Azaleztapen artistikoa. Guztiz luxuzkoa denean, hots, landutako edo margotutako larruekin, itxigailu metalikoekin eta abarrekin egiten denean.

B.- Azaleztapen errutikoa. Liburuaren azala paperezkoa denean.

Gainera, liburuak daraman azalaren arabera, izena ere aldatu egiten da:

Ageri denez, lehenengo motako azaleztapena edo AZALEZTAPEN ARTISTIKOA egiteko, ezinbestekoa da berariazko ezagutza teknikoak izatea, baita zeregin horretarako material eta tresna egokiak ere.

Beraz, gaurkoan aurkeztuko ditugun azaleztatzaileak AZALEZTAPEN ARTISTIKOan espezializaturik daude (horrek ez du esan nahi bestelako lanik egiten ez dutenik). Euskal Herrian oso artisau gutxik jarduten dute langintza horretan.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen