Argazkia
Lumar
Azaleztapen artistikoa
2007  /  10-26  /  11-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Liburuez ari garela, azaleztapen-prozesuak, funtsean eta laburtzearren, bi zati nagusi ditu:

a) Liburua egin eta azaleztatzea, hau da, liburuaren egitura. Liburuaren gorputza osatzen duten zatiak eta estalkiak nola lotzen eta egituratzen diren eta osagai bakoitza egiteko erabiltzen diren materialak.

b) Multzoaren diseinua, hau da, liburuaren azalen eta gorputzeko zati batzuen kanpoaldeko eta barrualdeko estaldura eta apaindura, hainbat baliabide erabilita. Sormen artistikoak zerikusia du fase horretan.

Liburuaren egitura eta apaindura egiteko estilo eta teknika artistikoak ugariak dira, egia esan, haien kopurua mugagabea da erabat. Eta gauza bera esan daiteke gaur egun erabili daitezkeen materialei buruz ere. Azaleztatzeko modu asko daude, beraz.

Hori dela eta, liburu bat nola azaleztatu behar den idatziz adierazi nahi izanez gero, erabili daitezkeen egiturak, teknikak, estiloak, materialak eta abarrekoak azalduko lituzkeen eskuliburua idatzi beharko genuke (ugariak dira dagoeneko gaiari buruz argitaratutako eskuliburuak). Eta horri gehitu behar diogu maisu bakoitzak bere estiloa duela eta, beraz, gauza bera egiteko hainbat bide daudela.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen