Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
Juan Carlos Senar Hondarribian jaio zen, 1969an. Hogeita lau urterekin, Irungo Porcelanas Bidasoa enpresan lanean ari zela, hobby modura koadernaketako ikastaro bat egin zuen Hondarribian, lau hilabetekoa. Enpresan kontratua deuseztatu ziotenean, ikastaroan ikasitakoaz baliatuz, eta diru pixka bat lortzeko asmoarekin, koadernaketa lan batzuk egiten hasi zen etxean.
1994an, Irungo etxabe batean jarri zen (hortxe darrai gaur egun), jendearentzat lan egiten.
Urte bete lehenago, 1993an, artisautza azoketara joaten hasi zen. Dena den, urtetik urtera gero eta lan gehiago daukanez, jada ez da lehen bezainbeste joaten.
Artisaua bere lantokian. |
Dagoeneko koadernaketako hainbat ikastaro eman dizkie hirugarren adinekoei.
Bezeroak lortzeko, bere produktuak erosteko modukoak diren dendei ikustaldiak egitera joan ohi da: luxuzko liburu-dendetara, argazki dendetara, opariak saltzen dituzten dendetara, etab. Horretarako, egiten dituen produktuak erakusten dituen web orri bat eta CD bat prestatu ditu.
Gainera, enpresek opari gisa banatzeko serie laburrak ere egiten ditu, logotipoa daramatela.
Gabiltza Artisau Elkarteko kidea da, 1996an eratu zenez geroztik.