Juan Carlos Senar
JUAN CARLOS SENAR
Koadernatzailea
2003 / 09-26 / 10-10
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PRODUKTUAK

Gure artisauak bost multzotan sailkatzen ditu bere produktuak:

A.- KOADERNAKETA LANAK.
B.- ARGAZKI ALBUMAK.
C.- PAPERTEGIKO PRODUKTUAK.
D.- GRABATUAK.
E.- BESTELAKOAK.

Ikus dezagun nolakoak diren:

A.- KOADERNAKETA LANAK.

Hauxe da artisauaren egiteko nagusia. Denetarik koadernatzen du, baina, batez ere, honako hauek:

B.- ARGAZKI ALBUMAK.

Hiru neurritan egiten ditu:

Album hauek soken bidez ixten dira, eta familiaren edo pertsonaren izena eraman ohi dute. Normalean, urtebetetzeetako edota ezkontzetako opari gisa ematen dira.

C.- PAPERTEGIKO PRODUKTUAK.

D.- GRABATUAK.

Jada koadernatuta dauden liburuetan nahi diren izen, testu edo logotipoak grabatzen ditu.

E.- BESTELAKOAK.

Orain arte azaldu ditugun elementu normalizatuez gain, Juan Carlosek enkargatzen zaion beste edozer gauza egiten du; hala nola narriatuta dauden liburuak konpontzea, diplomak entregatzeko kartoi meheak prestatzea, grabatu edo mapak jasotzeko karpetak, etab.


Bere lan guztiei etiketatxo bat ipintzen die, produktua artisau moduan egina dela ziurtatzen duena. Honela diote:

Artikulu hau, oso osorik, eskuz eginda dago. Berau egiteko kalitate oneneko lehengaiak erabili izanak eguneroko erabilera luzea ziurtatzen dizu.

Atzekaldean grabatutako markak, artisau-lana dela adierazten du eta bere kalitatea bermatzen du.

Gainera, urre koloreko logotipo txiki bat grabatzen du bere produktu guztietan, irekita dagoen liburu bat irudikatzen duena.

Faszikuluak koadernatzeari dagokionez, beti izan da intrusismoa, azalak eginak daudenean askoz ere errazagoa izaten baita koadernatzea. Baina benetako koadernaketa lana ez da horrelakoa izaten, ez baita hain sinplea azalak egin eta behar bezala gelditzea.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen