Juan Carlos Senar
JUAN CARLOS SENAR
Koadernatzailea
2003 / 09-26 / 10-10
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

Hasieran, koadernoak behar bezala lerrokatuta daudela, zerra batekin, bi zulo txiki egiten zaizkie bizkarrean, gero hortik hariak sartzeko.

“Ehungailua” zurezko ohol batek eta altuera erregulagarria daukan hagatxo batek osatzen dute, eta hain zuzen ere bertan josten dira koadernoak.

Artisaua liburuaren muntaketa egiten du "ehungailuan".
Artisaua liburuaren muntaketa egiten du "ehungailuan".

Koadernatzaileak kalamuzko sokak ipintzen ditu ehungailuan, alearen gida eta bizkarrezur lanak egiteko. Berehala, lanaren muinera iritsiko gara, punteaketara alegia. Poliki-poliki eta kontu handiz, paper sorta bizkarreko lau puntutan josten hasten da, nylonezko hariarekin.

Josten amaitutakoan, koadernatzaileak anteportadak, barruko orriak bereizteko orriak eta azalak itsasteari ekiten dio. Bizkarra ere une horretan itsatsiko du.

Anteportadak, barruko orriak bereizteko orriak eta azalak itsasten.
Anteportadak, barruko orriak bereizteko orriak eta azalak itsasten.

Lehenengo fase hau amaitutakoan, liburua, bizpahiru orduz, prentsan sartzen da, lehortu eta osatzen den arte.

Denbora hori igarotakoan, "ahoa" zizailatzen da; hots, bizkarraren beste aldean dagoen aldea, eta, normalean, ildaskatua egoten dena.

  Liburuaren muntaketa amaitu du.
Liburuaren muntaketa amaitu du.
Koadernaketaren kalitatea bizkarrak duen sendotasunaren araberakoa izaten denez, mailuarekin kolpatuz biribiltzen hastea komeni da. Ondoren, liburuaren "burualde" eta "oina" gillotinan mozten dira (goialdea eta behealdea), eta "burualde" klasikoak jartzen.

Jarraian, jositako liburuaren neurriak kontuan hartuz (tamaina eta lodiera), azalak mozten dira (aurrealdeko azala, atzealdekoa, eta bizkarra), eta elkarren artean itsasten, tartean 7 eta 10 milimetro bitartean utzita.

Koadernaketa luxuzkoa izanez gero, memento honetan sartu beharko dira testu zein xehetasun dekoratiboak bizkarrean edota azalean.

Laukiak diren bizkarretan salbu, azalak, itsatsi baino lehen, arkeatu egiten dira.

Azalak, lehendabizi, "ildaskan" itsasten dira (bizkarraren eta azalen artean utzi den tartetxoan), eta bizpahiru orduz prentsan uzten dira. Gero, azalen barrualdeak itsasten dira, eta, gainean zama astun bat ipinita 24 ordu ematen dituzte, ondo lehortu eta sendotzeko.

Liburuaren azalean izenburua grabatzeko prestatzen.
Liburuaren azalean izenburua grabatzeko prestatzen.

Lan hauek guztiak egiteko, gure artisauak hainbat tresna eta ekipo erabiltzen ditu. Tresnei dagokienez, honakoak aipa genitzake: plegadera edo zurezko espatula, ehungailuan josterakoan koadernoaren erdia markatzeko; kola emana duten liburuak prentsatzeko sarjentak; bizkarrak sendotzeko erabiltzen den kalamuzko haria listutzeko kardak, grapak kentzeko tresna, alikateak, metalezko erregelak, marrazak edo kuterra, lixak, brotxak, mailuak, neurri ezberdinetako hainbat orratz, eta guraizeak.

Ekipoei dagokienez, berriz:

Materialei dagokienez, hainbeste dira erabiltzen dituenak, ezin ditugula guztiak deskribatu. Nolanahi ere, esan dezagun oso aukera zabala daukala, bai barrualdeko materialen aldetik, bai kanpoaldekoen aldetik, bai ixteko sistemen aldetik (presilak, velcroak, zintak), ertz metalikoekin, azal gogor edo bigunekoak, etab.

Grabatzailean inprimatzen.
Grabatzailean inprimatzen.

Bitxikeria modura, aipatu nahiko nuke oso ehundura goxoa daukatela kortxozko xaflen egindako estalkiek.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen