Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
SARRERA
Koadernatzaileen lanbidea, makinizazioaren eta seriean egindako lanaren etorrera ondoen pairatu dutenetakoa dugu.
Izan ere, lan hauek modu automatizatuan egiteko tresnak duela mende eta erditik existitzen diren arren, gaur egun oraindik ere eskulanera jotzen da koadernaketa unitarioak, zaharberritzeak, edota eguneroko prentsarekin batera banatzen diren aleak egiteko. Hauez gain, tesiak eta unibertsitateko lanak biltzen dituzten koadernoak egiteko enkarguak ere jasotzen dituzte egungo koadernatzaileek.
Juan Carlos Senar artisau irundarrak urteak daramatza koadernatze lanetan. Berak azalduko digu zeregin honetan zein pauso jarraitzen diren.
Artisauak "ehungailua" erabiltzen du liburuaren muntaketa egiteko. |
HISTORIA
Koadernatzearen helburua, orriak babestea eta bilduma oro har erabilgarriagoa izatea da. Antzina, koadernaketari “ligadura” deitzen zitzaion.
Koadernaketak Erdi Aroan izan zuen bere loraldia. Garai haietan, oso modan jarri zen kantu liburuen zurezko tapak larru gofratuz estaltzea.
Europan oso gustukoak zituzten metalak eta harribitxi edo erdi bitxiak itsasten zituzten koadernaketa bizantziarrak.
Espainian, koadernaketa mudejar edo hispaniar-arabiarrak oso ezagunak izan ziren XIV. mendetik XVI.era bitartean. Gehien erabiltzen zituzten apaingarriak geometrikoak izaten ziren.
XVI. mendean, azaletan zeinu heraldikoak jartzea ipini zen modan. Nolanahi ere, garai horretatik aurrera, herrialde bakoitza bere estiloa finkatzen hasi zen.
1842an Thomas Richardson-ek automatikoki koadernatzeko lehenengo makina asmatu zuenetik, bi modu ezberdin daude koadernaketak egiteko: artisaua eta industriala.
Nolanahi ere, koadernaketak egiteko modu ugari daude. Besteak beste, honako hauek:
Koadernaketa artistikoa, luxuz josita egiten denean; hots, landutako edo margotutako larruekin, itxigailu metalikoekin, etab.
Koadernaketa errustikoa, liburuaren azala paperezkoa denean.
Gainera, liburuak daraman azalaren arabera, izena ere aldatu egiten da:
Ikus dezagun, bada, Juan Carlos Senar artisauak nola diharduen bere lanean.