Argazkia
El huevo
Markogintza eta artelanak
2007  /  12  /  07-21
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Lana
 Prozesua
 Prezioak


LANA

Blancak dioen bezala, bere lana ez da moldurak jartzea, moldurak saltzea, “markoztatzea” baizik, hau da, hiztegiaren arabera lana markoan edo koadroan sartzea. Baina ez edozein markotan, lana NABARMENTZEKO aproposena den horretan baizik. Badira markoztaketa-lan batzuk non markoak “irentsi” egiten duen lana, nabarmendu beharrean. Markoaren helburua horixe baita, lana nabarmentzea, eta noski, babestea.

Blancaren arabera, helburua lortzeko ezinbestekoa da:

1. Lana aztertzea: zer motatakoa den, zer garaitakoa, etab.

2. Lanari sakontasuna emateko, nabarmentzeko, nolako markoak erabili behar diren ikustea.

3. Edukia eta kanpoaldea estetikoki uztartzeko erabili beharreko osagaiak aukeratzea.

EL HUEVOn mota eta tamaina guztietako lanak markoztatzen dituzte. Behin, esaterako, segurtasun-indarrek manifestazio batean jaurtitako gomazko pilotetako bat markoztatu zuela gogoratzen du. Kasualitatez, pilota lehen solairu bateko balkoitik barrura sartu zen, estatua on bat apurtu zuen, eta gaur egun pilota markoztatuta dago konpondutako estatuaren ondoan, azpialdean historia azaltzen dela. Lan hori txikienen artean dago. Handienen artean, berriz, aipagarria da San Telmo Museorako egin zuen markoztaketa: Miguel Joaquín de Eleizegi (1818-1861) Altzoko erraldoiaren paper gaineko marrazkiarena. Irudia tamaina naturalean egina zegoen, 3,31 X 1,57 m. Lan horrekin izan zuen arazoetako bat tamaina ikaragarri horretako beira egokia aurkitzea izan zen.

Lan ugari markoztatu dituzte, bai partikularrentzat, eta baita museoentzat ere. Atseginez gogoratzen du, adibidez, Ignacio Ugarteren (1862-1914) “Las planchadoras”, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2,47 x 0,88 metrotako koadroa.

Gaur egun bezeroen % 65 partikularrak dira, %30 museoak, eta gainerako %5 artisten enkarguak.

Markogintzatik at, Blancak harremanak ditu Madril eta Bartzelonako hainbat arte-galeriekin, eta baita artistekin ere, eta haien lanak bere lokalean ezartzen ditu ikusgai. Horretarako, lan egokiak aukeratzeko, arteaz asko dakiten lagunak ditu aholkulari.

Era berean lan grafikoak ere egiten ditu, laminak, zenbait bezerok batzuetan markoarekin batera lana ere erosten baitiote.

Erakundeek eta enpresek oparitzeko erabili dituzten lan sorta txikiak ere markoztatu ditu.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen