Argazkia
El huevo
Markogintza eta artelanak
2007  /  12  /  07-21
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Lana
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUAK

Blancak markogintzan daramatzan 30 urteetan asko aldatu dira makinak eta materialak.

Hitz egin dezagun, adibidez, “passe-partout” delakoaz. Lanaren gainean jartzen da, markoztatzeko.

“Passe partout” estiloa frantziarrek asmatu zuten: kartoizko lanak forratzean datza, berez. Gaur egun “passe-partout” bereziak daude, azidorik gabekoak. Kontuan izan behar da lan grafiko gehienak paperean egiten zirela, eta paperaren osagai nagusia kotoia zenez, ura xurgatzen zuen eta “passe-partout”ak eta forruak hondatu egiten zuten lana, hezetasun-orbanak azaltzen baitziren. Orain ph neutroa duen “passe-partout”a erabiltzen da, lanari kalterik ez eragiteko.

Gaur egun atzealdeko bukaerak egiteko erabiltzen dute kartoi-luma esaten zaiona. Paper-geruza baten gainean poliuretanozko geruza isolatzailea jartzen dute, eta gainetik paperezko beste geruza bat, ph neutroa duena, lana horren gainean egongo baita.

Dena den “passe-partout” mota ugari daude: egurrezkoak, kortxozkoak, etab.

Materialei dagokienez, oraindik ere nagusiki egurra erabiltzen da markoak egiteko, aluminiozkoak, plastikozkoak, poliuretanozkoak etab. badiren arren.

Bitxia badirudi ere, Italian eta Alemanian markogile batzuek beraien zuhaitzak landatzen dituzte lehengaia eskuratzeko, eta aldi berean etorkizunera begira birlandatuz joaten dira.

Era berean, badira markoztatzeko beira bereziak ere, eguzkiaren izpi ultramoreen (UV) aurkako mintz babeslea dutenak.

Markoztatzeko tailerrean ez dituzte makina asko. Adibidez, moztekoak: eskuzko gillotina erakoak eta disko-zerradunak, egurra edo altzairua mozteko.

Lehenetarikoak izan ziren “passe-partout” obalatuak mozteko makina erosten, Valentziako azoka batean, eta luzaroan aritu dira makina horrekin beste markoztatzaile batzuentzat lanean.

Mihiztatzeko makina pneumatikoa: elkartzeko osagaiak koadroaren atzetik jartzen ditu. Urruti gelditu dira angeluetan jartzen ziren iltzeak.

Lixatzeko makinak, zulatzekoak, erregelak, arkatzak, metroak, eskuairak, kurrikak, mailuak, aliketak, hortzak eta beste aurkituko ditugu gure artisauaren tailerrean.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen