Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
Durangon (Bizkaia) jaio zen 1957an, baina umetatik Donostian bizi izan da. Jesusen Lagundiaren San Ignazio Ikastetxean ikasi zuen, 11 urterekin bere kabuz eskola publikoetan ikastea erabaki zuen arte, ez baitzen eroso sentitzen jesuitekin. Zuzenbide-ikasketak hasi zituen, baina bere benetako bokazioari heltzeko utzi zituen: erlojugile izan nahi zuen. Umetatik eskura zituen jostailu guztiak desmuntatzen zituen.
Benetako autodidakta da: liburuak eta pazientzia izan dira bere maisuak , baita lan ordu ugariak.
1979tik 1989ra bere tailerra irekitzen du Secundino Esnaola kalean. 1989tik 1999ra Larramendi kalean eta 1999an José Arana kaleko denda-tailerrean instalatzen da. Erloju-konpontzaile lanak eta dendariarenak egiten ditu Donostiako hiru leku hauetan.
Bildumazale amorratua da eta bere lanbidearekin zerikusia duten liburu, aldizkari, erloju eta tresnak erosten ditu. Duen materiala XVIII mendetik gaur artekoa da. Askotan antikuari edo enkante etxeekin kolaboratzen du.
Harrotasunez erakusten du bere liburutegia, non erlojugintzari eta bere historiari buruzko 300 liburutik gora gordetzen dituen.
2006 urteko otsailaren 20an Gipuzkoako Foru Aldundiak ERLOJUEN ERAIKERTA ETA KONPONKETAN MAISU ARTISAU titulua eman zion.
Gainera irakurle eta pentsalari handia da, elkarrizketa atsegin eta errazekoa, eta gustuko du poesia.
JUAN CRUZ GUTIÉRREZ APARICIO
José Arana kalea 14 behea
20001 DONOSTIA
Tel. 943.323232
Mail: g943323232@orange.es
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria