Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Arazo bat konpondu ahal izateko lehenik eta behin gertatzen denaren berri izan behar da. Berdin gertatzen da erlojuekin. Bat konpondu behar denean arazoa zein den ikusi behar da. Hori batzuetan agerikoa izaten da, baina gehienetan erlojua desmuntatu egin behar da arazoa ikusteko.
Desmuntatu ondoren pieza guztiak ondo garbitu behar dira, matxuratutakoa konpondu edo ordezkatu eta berriro muntatu. Ondoren doitu eta afinatu egin behar da.
Tresnei dagokienez, lanabes ugari erabiltzen ditu. Batzuek erabilera orokorrerako, beste batzuk lan berezitarako, besteak lanabes zaharrak (XVIII. mendekoak). Hauek nabarmenduko ditugu.
Tresneria
Ekipamendua
Kontsumigarriak
Ezinbestekoa da fabrikazioari buruzko ezagutza historikoa izatea, antzina, esaterako, merkurioz urreztatzen baitzen. Ohiko eran garbitzen bada, metal-garbigailuarekin adibidez, patina hori kaltetu daiteke edo erabat desagertarazi. Horregatik funtsezkoa da ondo jakitea garai bakoitzean erlojuak nola egiten zituzten, modu horretan produktu egokiak erabiltzeko, kalterik eragingo ez dietenak.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria