Argazkia
Juan Cruz Gutiérrez
Erloju zaharberritzailea
2007  /  12  /  21 - 2008 / 01 / 11
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Luis Aranbururi buruzko kapituluan erlojuaren historia gainbegiratu genuen, eta beraz, ez dugu atal hori errepikatuko. Interesa duen irakurleak badaki nora jo.

Lehenago esandakoa Euskal Herriko datu batzuekin osatuko dugu.

Erlojuak elizetako dorreetan jartzen bazituzten ere, udala izaten zen haien mantenuaz arduratzen zena. Orion, XVI. mendearen erditik XVII. mendearen hasierara arte Marigortatarrek zaindu zuten tresnaren puntualtasuna. Elgoibarko erlojugile-sendia zen hura. Lehena Pedro de Marigorta izan zen, gutxienez 1566. urtetik arduratu zen herriko erlojuaz, eta aurrerago izen bereko semea izan zuen laguntzaile.

1602an, Orioko “parrokian egindako kanpandorre berrian” Pedro de Marigortak, semeak, bere tailerrean konpondutako erlojua jarri zuen berriro ere. Zortzi urteko bermea eskaini zuen eta epe horretan erlojuaren mantenuaz arduratu zen urtean dukat bat kobratuta. Oriora joan behar zuenean bertako udalaren kontura zituen jana, ohea eta zelabere-gastuak, “ohi zen moduan”.

Hernanin 1628an 132 erreal ordaindu zizkioten Juanes de Lecumberri sarrailagileari Udaletxeko erlojua zaintzeagatik eta beste 7 gehiago armak garbitzeagatik. Batzuetan inork ez zituen bi lanak batera onartzen, eta orduan bananduta adjudikatu behar izaten ziren, 1632. urtean gertatu zen moduan.

1700. urtearen hasierarako Getariako elizak erloju mekanikoa zuen. Hala erakusten du urtarrilaren 6ko datarekin Lucas de Zelossiain maisu errementariak sinatu zuen kontratuak. Horren arabera erlojua 50 errealen truke konponduko zuen eta haren mantenuaz arduratuko zen hurrengo bi urteetan.

Astigarragako kontzejuak 1710ean Hernaniko Francisco de Aguirre «maisu erlojugilea» kontratatu zuen sei urtez erlojuaren mantenuaz arduratu zedin (konponketa handiak kontzejuaren kontura ordainduko ziren), eta Gabriel de Arrieta herriko semeak, berriz, giltza emango zion behar zen guztietan. Tximista batek eragindako kalteen ondoren dorrea konpondu zutenez, parrokiko erlojua ere garai horretan jarri zutela uste dugu.

Legorretan 1755. urtetik aurrera erlojuaren arduradunaren soldata erdibana ordaindu zuten kontzejuak eta elizak.

Erlojugile ospetsuak izan dira baita ere Zumaiako Yeregitarrak eta Gasteizko Muruatarrak.

Gure herriek erlojuak izan dituzte elizako kanpandorrean eta baita Kontzeju-etxean edo Udaletxean ere gutxienez XVI. mendetik.

Azpimarratzekoa da erlojuok inguruko maisu erlojugileek egiten zituztela.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen