Argazkia
Amalur
Taila eta torneaketa
2008  /  01-25  /  02-08
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


ARTISAUAK

Lurdes Ulazia Aizpurua Zarautzen jaio zen 1958ko apirilaren 18an. Irakasle-ikasketak egin zituen, eta ostean, OHOn eskolak eman zituen 1991. urtera arte. Irakaskuntza utzi aurretik, artisau-tekniken eta marrazketaren bitartez sormena garatzeko moduei buruz interesatu zen. Funtsean autodidakta izanik, egurraren tailaren inguruko lehen urratsak Artezaleak-en eman zituen, Zarautzen.

Ana Santiago Urkijo Valladoliden jaio zen 1959ko ekainaren 1ean. Irakasle-ikasketak egin zituen, baita Lanbide Heziketakoak ere, Ebanisteria-alorrean. Amaren sustraien eraginez, Gipuzkoara etorri zen bizitzera 1981ean. 10 urtez irakaskuntzan lan egin ondoren, 1991. urtean jardueraz aldatu zuen eta Lurdes Ulaziarekin batera Amalur artisau-tailerra ireki zuen Gabirian.

Amalur egurraren artisau-tailerra abian jarri ondoren, bai Lurdesek bai Anak tailari eta marketeriari buruzko trebatze-ikastaro batean hartu zuten parte Altsasun 1997an, eta baita torneaketa artistikoko master batean ere, Eskozian.

1991 urtetik, Gabiriako Barretxe baserrian tailerra jarri zutenetik, neurrirako altzariak egin dituzte, baina gaur egun taila eta torneaketa artistikoa besterik ez dute egiten.

Urtero tornularien topaketetan hartu ohi dute parte: orain zazpi urtetik A Fraga-Xermaden, Lugon, egiten dira. Frantziako Breville-ko (Cognac-etik 10 km-ra) egurraren azokara ere joaten dira, bai erakusketa-salmentara, bai europar torneaketako lehiaketara, eta baita Frantzian egiten diren beste Kongresu batzuetara ere.

Bi gertaera horiek aukera ezin hobeak dira egungo lan-teknikak ezagutzeko, lagunak agurtzeko eta, zortea izanez gero, lehiaketetaren batean sariren bat irabazteko edo piezaren bat saltzeko.

Beren tailerrean ikastaroak eman izan dituzte lanbidea ikasi edo hobetu nahi dutenentzat (inoiz ere ez bi pertsona baino gehiagori batera).

“AMALUR”
Ana Santiago Urkijo eta Lurdes Ulazia
Barretxe Baserria
20217 GABIRIA
Tel. 943 161 476
Posta elektronikoa: amalurzure@euskalnet.net

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen