Argazkia
Amalur
Taila eta torneaketa
2008  /  01-25  /  02-08
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Egiten duten lanerako 4 gune dituzte tailerrean:

Lehen aipatu dugu artisauak egurrarekin “elkarrizketan” aritzen direla, eta horren adibide adierazgarri bat jarriko dugu. Batzuetan pieza hezea dagoenean torneatzen dute, oraindik egurra guztiz lehorra eta asentatua ez dagoenean. Kasu horietan, batzuetan gertatu ohi da egurra desitxuratzea eta forma eszentrikoak hartzea, eta ikusten dutenek forma horiek (torneatuak eta irregularrak) nola lortu dituzten galdetzen diete.

Lan bakoitzak prozesu desberdina dauka, oinarrizko teknikak egurraren torneaketa eta taila diren arren.

Laburki azalduko dugu enborretik tailaturiko kaikua lortzeko jarraitu beharreko bidea:

Lehenik, behin egurra aukeratu ostean, gutxi gora-behera nahi den neurrira ebakitzen da motozerra, zinta-zerra edo eskuzko zerra erabiliz.

Egur-pieza gertu dagoenean –baldarki biribilduriko egur zati bat da– tornuan jartzen da. Lehenik, kanpoaldea egiten da, bigarrenik barrualdea hustu egiten da, eta azkenik akabera ematen zaio. Horretarako ebaketa-erremintak nahitaezkoak dira: torneatzeko gubiak, beranak, trintxak, etab. Horiekin lanaren garapena egiaztatzen dute, eta akabera emateko, pieza mugimenduan dagoela, lixa erabiltzen da.

Behin tornuko lana amaitu ostean, tailako tailerrera joaten dira, eta bertan, diseinua pentsatu ondoren, lana burutzen dute, batez ere gubiak eta trintxak erabiliz.

Prozesua amaitzeko, azken ukitua ematen zaio piezari, orokorrean beraiek fabrikaturiko oliozko bernizekin eta argizari naturalekin.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen