Argazkia
Amalur
Taila eta torneaketa
2008  /  01-25  /  02-08
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Benetan zaila da artista horien eskuez eginiko produktuak definitzea. Horregatik, horien ezaugarririk azpimarragarrienak azalduko ditugu.

Piezak ez dituzte seriean egiten. Pieza bakoitza ezberdina da, egurraren, haren kolorearen, ehunduraren, zainen, “garatxoen”, gogortasunaren, akatsen, pitzaduren eta tamainaren arabera.

Behin egurra beraien eskuetan dutenean, aztertu eta pieza nola landu erabakitzen dute. Artisauaren eta egurraren arteko benetako elkarrizketa da hori. Egurrak “hitz egiten” du eta haiek entzun egiten diote.

Horregatik, lagunek mendian edo haien lurretan aurkituriko eta gordetako egur-zatiak eta piezak erabiltzen dituzte. Hori dela eta, tokiko zuhaitzen egurra erabiltzen dute, edo Euskal Herrian hazitakoena.

Espezieari edo motari dagokionez, denak dira erabilgarriak. Mota guztietako egurra lantzen dute: sagarrondoa, geriza, madariondoa, pagoa, haritza, akazia, artea, lizarra, hagina, errododendroa (Eskoziatik ekarria), kamelia (Bretainiakoa), etab. Garrantzitsuena formak, zainak eta ezaugarriak dira.

Honako helbide hauetan beraien lana ikusi daiteke: www.picasaweb.google.com/amalurzure www.picasaweb.google.com/lurdesula

Lehen helbidean Anaren lanak daude ikusgai eta bigarrenean Lurdesenak.

Piezen behealdean beraien inizialak grabatzen dituzte. Anak “A” bat jartzen die, eta Lurdesek “L” bat, eta biak aritu badira lanean “AL”.

Beraien piezak “sortze” artistikoak direla esan daiteke. Ez da ahaztu behar tailaturiko kutxak egiten dituztela, eta enkarguz kartelak baserrien edo jatetxeen izenekin, armarriak edo eskatzen dietena. Pieza horietako askoren ezaugarrietariko bat da bi prozesuak dituztela: torneaketa eta taila.

Torneaketari dagokionez, ez dute “torneaketa mekanikoa” deritzona erabiltzen –altzarientzako piezak egiteko erabiltzen dena–, “airetako” eskuzko torneaketa baizik; hori dela eta, ez daude bi pieza berdin, pieza bakoitza berezia da.

Artisautza-azoka gutxitara joan ohi dira. Artisautzakoak baino ez diren azoketan parte hartzea da beraien asmoa, edo artisautzari dagokion gunea ondo berezita dagoenetan, baita herri ekintzek antolaturiko azoketan ere, esaterako AEK-k antolaturikoetan. Errenteriako, Ordiziako, Arrasateko, Durangoko eta beste herri batzuetako azoketara joaten dira.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen