Argazkia
Javier Murillo
Naturako imagineria
2008  /  07  /  04-18
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

Javier Murillo Simón Murtxanten (Nafarroa) jaio zen 1955eko maiatzaren 15ean, eta 1969an Iruñera joan zen bizitzera etxekoekin batera.

Lehen ikasketak bukatu ondoren, Arte eta Lanbide Eskolara joan zen. Hirurogeita hamarreko hamarkadan zeramika-tailerra sortzea pentsatu zuen lagun batzuekin batera, baina proiektuak ez zuen aurrera egin.

1980an, harri-kartoizko elementuak egiten eta artisautza-azoketan saltzen hasi zen: buruhandien buruak, alegoriazko iruditxoak, etab.

Falco tinnunculus
Falco tinnunculus.

Urte haietan zehar, aldi berean, hegaztiak behatzen hasi zen, ornitologia gogoko zuen lagun baten bidez. 1980ko hamarkadaren bukaeran, hainbat arazo tekniko gainditu eta material berriak probatzeari ekin eta gero, bere zaletasunik sutsuena, natura, eta ogibidea, artisautza, uztartzea erabaki zuen. Horrela, 1990tik animalien erreplikak egiten ditu.

Garai hartan, gainera, Europako Erkidegoak natur gune babestuen sarea sortu zuen, eta tokian tokiko interpretazio-zentroak ireki zituzten. Hori ona izan zen gure artisauarentzat, bazuelako produktuak non saldu.

Javier Murillo
San Juan kalea, 13
ARTARIAIN
Leozko udala (NAFARROA)
Tel.: 948 72 03 80
Posta-helbidea: info@replica-animal.com
Web orria: http://www.replica-animal.com

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen