Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
SARRERA
Lehenago ere mintzatu gara “matxe-paperaz” baliatzen diren artisauez. Adibidez, Aitatxarka elkarteko kideek buruhandiak egiten dituzte Nafarroan, Muru-Astrainen (EUSKONEWSeko 227. alea), eta Marisa Egaña donostiarrak era guztietako elementuak sortzen ditu, batik bat haurrentzako elementu didaktikoak (EUSKONEWSeko 359. alea). Gaurkoan, berriz, Javier Murillo artisauaren lana izango dugu hizpide. Matxe-papera erabiltzen du, baina beste osagai asko ere bai, geroago ikusiko dugunez.
Tarentola mauritanica. |
Esanak esan, orain arte inoiz ez dugu izan gurekin naturako elementuak, besteak beste animaliak, egiten dituen artisaurik, ezta hain lan didaktikoak eta ekologikoak sortzen dituen egilerik ere. IMAJINAGILEA dela dio bere buruaz, imajinak egiten dituelako, eta NATURALISTA ere bai, naturako elementuak irudikatzen dituelako: animaliak, esate baterako. Dena den, isilpean aitortu digunez, hegazti zale amorratua da, eta beraz, ORNITOLOGOA dela ere esan dezakegu.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria