Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
HISTORIA
Historiaurrean (ustez duela 200.000 urte, eta ziurtasunez duela 30.000 urte), paleolitikoan hain zuzen, venus famatuak egiten hasi ziren. Emakumezkoen irudiak ziren gehienak, eta itxuraz haurdun zeudela kontuan hartuta, ugalkortasunaren gurtzarekin lotzen dituzte.
Ordutik, denboraren poderioz, gizakien eta animalien irudiak lantzeari ekin zioten, gero eta zehatzago jardunez eta errealismo handiagoa emanez.
Motacilla flava. |
Egipton, faraoien garaiko haur aberatsek animalia txikiekin jolastu ohi zuten, eta animalia haien egurrezko erreprodukzioak ere izaten zituzten. Kahunen horrelako panpinak egiten zituen fabrika bat zegoen. Izan ere, Kairoko Arkeologia Museoan horrelako animalia asko daude ikusgai, eta elementuetan ere aniztasuna izugarri handia da: egurrezkoak, lurrezkoak, harrizkoak...
Hain aspaldiko garai haietatik gaur egunera arte, gizakiak etengabe irudikatu ditu naturako elementuak, animaliak eta landareak munduko txoko guztietan.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria