Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Tresnak | |
Prozesuak | |
Sariak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Altzairua hartu eta hiru norabidetan marratzen da. Bertikalean, presio handiarekin, marrak elkarren ondoan eginez, baina, marra batek bestea zapaldu gabe. Bigarrenean leunago eta hirugarrenean leun-leun. Azken bi norabideak beraien artean perpendikularrak izan behar dute, eta norabide bertikaleko marrekin San Andresen gurutzea irudikatu. Erlojuari begiratuz gero, esan dezakegu lehenak eta sakonenak 06:00etatik 12:00etarako norabidea izan behar duela, bigarrenak 02:00etatik 08:00etarakoa, eta hirugarrenak eta leunenak 04:00etatik 10:00etarakoa.
Eremu horren gainean, punta fineko arkatz batekin marrazkia egiten da, eta erratuz gero ezabatzeko ogi-mamia erabiltzen.
Horren gainean, puntzoia eta mailua erabiliz, urrezko haria, 24 kilatezkoa, txertatzen da.
Lanerako urrezko hariak eta orriak erabiltzen dira. Horiek lehenago Eibarko biltegi batean erosten ziren, baina, gaur egun Madrilen erosten dira.
Tonu horiko urre koloreko haria eta joera berdeko urre kolorekoa erabiltzen dira. Lodierak:
Zk. |
Mikra |
14 |
0,0805 |
13 |
0,093 |
12 |
0,100 |
11 |
0,106 |
10 |
0,120 |
Eta orriei dagokienez:
Zk. |
Horia |
Berdea |
8 |
- |
4 mikra |
7 |
4 mikra |
5 “ |
6 |
6 “ |
7 “ |
5 |
9 “ |
11 “ |
4 |
16 “ |
- |
Behin marrazki osoa egin ostean, betun bereziarekin “grabatzailearen lan-mahaira” itsatsiriko pieza hartu eta iluntzera bidaltzen da. Bertan, azidoen eta beroaren bitartez hondo zuria beltz bihurtzen da –tratamendu horrek urrean eta zilarrean ez du eraginik, horiek biak metal preziatuak baitira –, eta horrela, urreak erliebe handiagoa duela dirudi.
Ondoren, berriz, piezan lan-mahaian jartzen da, eta marrazkia amaitzen, “bizitasun handiagoa emateko” marradurak eta beste marrazki batzuk eginez.
Mekanikoki egiteko honako sistema honi jarraitzen zaio: lehenengo txapa azidotan sartzen da, eta horrek gainazala jaterakoan pieza pikortatu egiten da. Ondoren, prentsa edo trokel bitartez, kolpeka, urrea piezan txertatzen da. Beraz, prozesua guztiz mekanikoa da eta nahi beste pieza lortu daitezke. Prozesu horretan artista bakarra dago, trokelaren fabrikatzailea. Sistema zaharrak, eskuzkoak, piezaz-piezazkoak, kostuei dagokienez, ezin du seriean mekanikoki eginiko produktuekin lehiatu. Halere, azpimarratu behar da mekanikoki eginikoek kalitate eta edertasun bera ez dutela.
Errege Etxearentzako lanak egin ditu María Asunek.
Hainbat azoketan hartu du parte: Madrilen, Bilbon, Donostian, Alemanian, etab.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria